hizkuntza

Dantzan

Demagun zuk dantza egin nahi duzula, eta zure irakasleek-lagunek-lankideek diote hori denbora galtzea dela. Ez duzu inor ikusten dantza egiten eta komunikabideetan ez du lekurik eta lekua duenean dantzak eragiten dituen lesioak aipatzeko da. Uste duzu horrek ez duela eraginik motibazioan?

— Eneko B.

Mondragon Unibertsitatean egiten ari da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT)  ikastaroaren edizio berria. Ohi duten bezala, ikastaroa jarraitu eta zabaltzeko hainbat bide eman dizkigute: bloga, bideoak, irratsaioak.

Hain zuzen ere ikastaroaren blogean Patxi Gaztelumendik Julen Arexolaleibak eman duen hitzaldiaren laburpentxoa egin, eta Eneko B. izenekoak iruzkin batean utzi digu irudi hau. Ez dakigu ondo zein den iruzkinaren testuingurua, hitzaldiaren bideo edo berri gehiago ez dute zabaldu oraindik, baina irudiak jokoa ematen du motibazioaz eta testuinguruaz ari bagara.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Munduari bira

Bide beretik, hor entretenitzen dut burua pentsatzen Etxeparek euskarari ialgi hadi mundura! gonbidapena egin baino hogei bat urte lehenagotik Elkanoren euskarak emana ziola munduari bira…
Ohartu naizen arte mundura ialgitzea gure baitako ontzitik itsas zabalera ateratzea dela batez ere

— Anjel Lertxundi

Munduari bira (Hitz beste)

Andu berriro gaur Atoanen. Omenaldia egin eta zorionak emateko erarik egokiena bere hitzak eta gogoetak zabaltzea nire ustez. Eta egingo nuke berak gehien estimatuko duen omenaldi-klasea ere badela.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Material inportanteena

... material eskolarrik ez zegoen, baina material eskolarrik inportanteena bazuten, hizkuntza bera.

— Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundik hitzaldia eman zuen lehengoan Elgoibarren Euskara ala ezkara zikloan. Ikastolan irakasle jardundako denbora gogoan materialaz pentsatzeko moduko ideia labur hau ekarri digu.
Hitzaldiaren kronika zehatza eta bideoa jarri dizkigute Elgoibarko Izarraren blogean: "Euskara, nire errepublika" (Anjel Lertxundi)

Bideoa hemen ere ikus dezakezue:

Anjel Lertxundi “Euskara, nire errepublika” hitzaldia Elgoibarko Kultur Etxean from berrigorri on Vimeo.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

R-learning-a heldu da hizkuntza klasera

e-learning, b-learning, m-learning, eta orain r-learning-a. Hego Korean robotak ari dira ingeles klasean laguntzen. Badakizue, "makina batek egin ahal badu irakasle baten lana, irakasle horrek merezi du bere lana makina batek egitea" hori betetzeko zantzu garbia.

Via Nodos Ele

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntz-irakaslea naiz eta

Y tengo que conseguir que este señor a) no se encuentre incómodo, b) que resista sin inmutarse las diez horas de clase a la semana y c) que HABLE. Como sea y de lo que sea, pero tiene que hablar. De su último ataque de insomnio, de la mala suerte que ha tenido con los hombres su hermana favorita o de la almorrana sangrienta que sufre en silencio. Todo esto, claro, sin saber las palabras “furcia”, “almorrana sangrante” o “sinapsis del milenarismo postkantiano”.

— La Frikitiva

@ainhoaeus-ek bidali dit lotura, ELE (gaztelania) irakasle baten bizimoduaren deskribapen komiko-satiriko-garratza, barrez irakurri baina negarrez pentsatzen dituzun gauza horietaz.

Euskara irakaslearen bertsioa ez da hortik urrun egongo, ezta?

Sou profesor de ELE (La Frikitiva)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza buruaren satelite

Ez dakit zergatik, baina gustatu zait Olariagaren gaurko zinta:

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eleaniztasuna eta garuna

...mientras que lo que no se usa se deteriora, el manejo de varias lenguas obliga al cerebro al ejercicio constante. "Consciente o inconscientemente, el cerebro bilingüe tiene que tomar decisiones continuamente. ¿Debo pensar, hablar o interpretar el lenguaje hablado según las reglas del idioma A o el B?".

— Jared Diamond

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza: nolakoa den ala nolakoa izan behar duen?

Si a los alumnos de Física se les explica cómo opera el efecto fotoeléctrico y no cómo debería operar, si en biología aprenden cómo evolucionan las especies y no cómo deberían evolucionar, ¿por qué en Lengua se les machaca con cómo debería o no debería ser la lengua y se les niega la descripción científica de cómo realmente es y cuáles son las leyes que explican su funcionamiento real?

— José Plácido Ruiz Campillo / Juan José Romera López

El maestro ignorante y una perífrasis (Diario de Sevilla)

Via Nodos Ele

Gaztelaniaren testuinguruan, gramatika, subjuntiboa eta abarren bueltan dabiltza hor, baina gurean ere hizkuntza dena ala izan beharko lukeena erakusten ote dugun galdetzen hasi daiteke.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza ohiturak

Topagunearen webgunean ikusi dugu Kataluniatik datorren sentiberatze kanpaina hau. Plataforma per la Llenguak bideo sorta bat egin du han hizkuntzaren inguruan dabiltzan jarrerak eta ohiturak umorez tratatuta. TV3n arrakastatsuak diren Polònia eta Crackòvia umore saioetako aktore ezagunekin egin ditu spot-ak.

Ezagunak egingo zaizkigu egoera batzuk, akaso gurean beste ñabardura batzuk hartuta Wazemanekoek egindako sketch batzuen antza hartuko diegu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Elebitasuna buruaren zaindari

Ahora hay datos que sugieren que podría retrasar la aparición de enfermedades neurodegenerativas como el Alzheimer porque se supone que el bilingüismo es control cognitivo.

— Nuria Sebastian

Nuria Sebastian Pompeu Fabra unibertsitateko katedradunak hitzaldia eman zuen lehengoan Donostiako BCLBn "Workshop on neurobilingualism" ekitaldian. Diario Vascon egin diote elkarrizketa eta titular deigarria lortu dute: «El bilingüismo tiene un efecto preventivo frente al Alzheimer»

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez