hizkuntza

Musuak hizkuntzaren alde

Igandean San Valentin eguna, eta Galiziako A mesa pola normalizacion lingüisticak egun horretarako ekitaldi aproposa antolatu du: bicada ludico-reivindicativa, galizieraren aldeko musukada. Binan-binan (edo) batuko dira Santiagon ekintzaile linguistikoak beraz.

Lastima euskaraz hizkuntza eta mihingaina homonimoak ez izatea.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HEOS: ingelesa ikasteko... sistema eragilea

Hizkuntzak ikasteko teknologia informatikoak zenbat aplikazio izan ditzakeen ez gara kontatzen hasiko, oraingo honetan sistema eragile osoa atondu dute. HEOS ingelesaren ikaskuntzara bideratutako linux distribuzioa da.

Ubunturen gainean eraikita, ikasleentzat nahiz irakasleentzat hainbat tresna, aplikazio eta zeribitzu dakartzan integratuta. Ordenagailu sareak kudeatzeko ere prestatuta omen dator.

Via Genbeta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etorkizuna eta hizkuntzak

Nire uste apalean, etorkizunen hizkuntzaz mintzatu ordez, hizkuntzen etorkizunaren kezka ukan behar dugu geure baitan, bereziki hilzorian eta bazterturik dauden hizkuntza gutxiengotuen etorkizunean. Europako beste hizkuntza askoren artean hemen datza euskararen etorkizunari buruz ukan behar dugun grina nagusia.

— Jakes Lafitte

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kopernikoren buelta

  • El centro del sistema planetario no puede ser el análisis de la lengua, sino su uso.
  • No los textos que sólo existen en la escuela, sino los textos propios de los diversos ámbitos sociales.
  • No la descripción de los enunciados, sino su manipulación (añadir, quitar, mover, sustituir…).
  • No etiquetar formas lingüísticas, sino jugar con ellas y observar los efectos que producen los cambios.
  • No hacer que los alumnos repitan conocimientos gramaticales dogmáticamente expuestos en los libros de texto (en Twitter, #librosdetesto), sino guiarlos en la investigación e inferencia de regularidades.
  • No las formas, sino los significados (para los que las formas son necesarias).
  • No las técnicas descontextualizadas, sino las estrategias

— Felipe Zayas

Felipe Zayasek zerrenda batean laburtu nahi izan du hizkuntzaren ikas-irakaskuntzan gertatu behar den aldaketa, teknologiatik hara, edo teknologiaren aurretik akaso.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

21 aditz trinko XXI. menderako

Txistu y Tamboliñ blogean aditz trinko berrien proposamena luzatu digute bizitza modernoaren behar modernoak asetzeko: Dakakat, Bizorra, Damola... dira batzuk.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gramatikaren definizioa

Via NodosEle: Qué es gramática

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Autoikaskuntza eta ariketa errepikakorrak

Yo creo que aquí hay que matizar, dentro de lo que es el aprendizaje de habilidades, como es aprender un idioma, que tiene bastante de ejercicio continuado y repetitivo. Ese ejercicio continuado y repetitivo, no hace falta hacerlo en el aula, eso lo puede hacer el alumno en un centro de autoaprendizaje.

— Germán Ruipérez (UNEDeko katedraduna)

Enseñanza de idiomas y E-learning (elkarrizketa Scopeo-n)

2.333335
Batez bestekoa: 2.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Europearrak euskaldunokin jeloskor omen

Bitxikeria, biokimika edo genetikaren inguruko blog honen erdian mezu hau: Why are most europeans jealous of us Basques? (Europear gehienak zergatik daude jeloskor gu euskaldunokin?)

Euskaldunok Europako garbienak eta betikoenak garela, euskara hizkuntza zaharrena eta halako topiko-delirioak galderari erantzuteko.

Erantzun batek eman dit arreta hala ere:

Yup, I’m jealous alright. You can NEVER have too many K’s or X’s or Z’s in a sentence can you ?(Bai, jeloskor nago. Guk ezin ditugu inoiz hainbeste K, X edo Z sartu esaldi batean)

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zer da ongi hitz egitea ikasleen arabera?

Antiguako AEK-ko ikasleei galdetu diete ongi hitz egitea zer den, eta erantzunak bideoan jaso.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakasle baten 2.0 ezaugarriak

JRamonek (blog honetan mezu bakoitza sorpresa atsegina izaten da, benetan) hausnarketa bitxia egin du: zeintzuk dira ELE irakasle baten 2.0 ezaugarriak? Berak argi ohartarazten duenez, ez dira 2.0 irakasle baten ezaugarriak, hizkuntza-irakasle batek web2.0rekin dituen ezaugarri komunak baino.

Grafiko batera ekarri digu hausnarketa eta emaitza harrigarria bezain erakargarria egin zait neuri behintzat.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez