hizkuntza

Sortu zeure hitz-jolasak

Enric Serrak ProProfs webgunearen berri eman digu bere blogean. Modan dauden brain games edo buru-jolasak egin eta sortzeko tokia da. Jolas horien artean hitz-jolasak ere badaude: hitz-gurutzatuak, letra-zopak, urkatuarena... Ingelesez dago, baina nahi duzun hizkuntzan sor ditzakezu zeureak, eta gainera nahi duzun lekuan "enbotatzeko" kodea ere ematen du.

Adibide modura, hemen duzue letra-zopa bat, irakurtzen ari nintzen dokumentu honetatik (pdf) atera ditudan 8 hitz daude hor:

Domeka hotz batean etxeko epelean entretenitzeko modua, eta klasean entretenimendua emateko modua ere bai, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Tres Tizas irratia

Bi urte bete dituzte Tres Tizaseko lagunek, eta oparia hartu barik eman egin digute. Hemendik aurrera Tres Tizas podcast-a ere izango da.

Zorionak bada, eta hemendik aurrera entzun ere egingo dizuegu.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzaren didaktika: ikastaroa bistan

Ainhoa Ezeizak gaztelaniazko "Didáctica de la lengua" ikastarorako garatu duen Moodle gunea (txuloa, portzierto Wink) bistan utzi digu, material eta baliabide politak edonork ikasteko. Bisitari modura sartu baino ez da egin behar.

Via: @ainhoaeus

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Diglosia digitala

Hizkuntza bat erabilera eta erregistro aldaera guztietan erabiltzea da hizkuntza-normalizaziorako prozesuaren xedea. Pentsa dezakegu gaur egun "diglosia digitaleko" egoera bat gertatzen ari dela maila globalean: ama-hizkuntzak erabiltzen dira zuzeneko komunikaziorako, eta ingelesa erabiltzen da komunikazio digitalerako.

— Mª Antonia Martí

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Digitalizazioaz

Everything that can become digital, will rapidly become digital

— Teemu Arinak hartutako oharrak

(Digitalizatu daitekeen guztia berehala digitalizatuko da).

Hizkuntza, hezkuntza, berrikuntza, irakaskuntza eta gainerako kuntza guztien inguruko jardunaldiak mundu guztian egiten dira, baita artikoaren bazterretan ere. Sápmiko Levi hirian hain zuzen CCN Arctic Think Thank egin da egunotan. Eta hantxe ibili da Teemu Arina oharrak hartzen: Tools for Learning: Trends and Implications to Language Education

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Cool fiebrea

Cool sukar honek zeharo artegatuta nauka. Zergaitik du nere alabentzako Cuernok Adarrak baino indar gehiago? Kaka, gixajo, itsatsi… Mierda, Pringao eta Pegar baino gezagoak dira? Zergaitik?

— Patxitrapero

Im from Baliarrain (Patxitrapero)

Galdera ona, eta erantzuna ez da nahi genukeen bezain erraza.

Portzierto, "Kul" eta "fi-e-brr-e-a" ahoskatzea komeni da.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Labezomorroaren akatsa

Xinple-xinple esatearren, akatsak kentzen dihardugun arren, nekez dago munduan akatsik gabeko testurik. Zergatik? Zuzentzaileok gizakiak eta, horren ondorioz, inperfektoak garelako. Baina, halaber, akatsak izaki bizidunak direlako, testuetan bizi diren labezomorroak direlako, eta barka diezadaten zomorroek.

— Maria-Fernanda Poblet (zuzentzailea)

Martinezena blogean itzulpena eta laburpena egin digute Pobletek La Linterna del Traductor (pdf. 4,5 mb. 12. orr.) aldizkarian argitaradu duen artikulutik: La corrección de textos: qué es y para qué sirve (I).

Zuzentzailearen lanaz ari da Poblet, gogoeta interesgarriak hizkuntz-irakasle lanari aplikatzeko asko. Baina zomorroak gora eta zomorroak behera hasita ni honekin geratuko naiz gaur

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Itzultzen ikasi

Izultzaileek, lehenengo eta behin, beren hikuntza jakin behar dute ahalik eta hoberen. Eta nork bere hizkuntza jakiteko, ikasi egin behar du, idazlerik onenak irakurri behar ditu eta irakurketa horretaz gogoeta, hausnarketa egin; horrela, hitzak barneratzeaz gain, hizkuntzaren funtzionamendua ere ikasiko du. Halaber gomendatzen dut, ariketa moduan, olerkigintza, neurriari eta errtimoari eutsita, noski, zeren eta, bertso-lerro bat osatzeko berba egokia berez bururatzen ez bazaizkigu, bila abiatu behar baikara eta bilaketa horrek aberastu eta indartzen baitu hizkuntzaren ezaguera. Esandakoaz aparte, itzultzaileek gramatika landu behar dute, hiztegi onak eta estilo liburuak kontsultatu, maisu-maistra onak eduki eta, jakina, praktikatu.

— Valentín García Yebra

Martinezena blogera ekarri dizkigute García Yebraren hitzak: Itzultzaileen eskarmentua.

Eta esango nuke ahoku horiek itzultzaileentzat ez ezik, beste askorentzat ere balio dutela, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ez dakit esan beharrean, ez da esaten...

Frankismo garaia zen, sakona, eta hasieran denok erdaraz egiten genuen, inori ez zitzaion euskaraz egitea bururatzen. Baina venezuelar hark, Mendizabalek –gurasoak euskaldunak izango zituen, gerra garaian hara joandakoak– behin galdetu zidan: “Oye Etxebarria, tú ya sabrás euskara?”. Eta nik baietz. Eta ea irakatsiko ote nion. Eta nik baietz. Eta esan zidan, “ea, nola esaten da euskaraz...” ez naiz oroitzen hitza zehazki zein zen, baina hitz tekniko bat zen, esate baterako: “Nola esaten da euskaraz elektroia?”. Harri eta zur geratu nintzen, eta erantzun nion: “Hori ez da esaten”. Inuzentea ni! Ez nekiela esan beharrean ez zela esaten erantzun nion, lotsagatik

— Joserra Etxebarria

Aste honetako Argia aldizkarian Joserrari egin dioten elkarrizketan irakurri dugu pasarte hori. Bilbora etorri eta euskararekin zelako harremana izan zuen kontatzen duenekoa.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etorkinak eta bertakoak

...ezin ditugu etorkinekin bertako erdaldun elebakarren artean euskara sustatzeko erabiltzen ditugun irizpide eta mezu berberak erabili; ezin dugu, bertako herritar erdaldun askorekin lortu ez duguna, eurentzako nahitaezko bihurtu.

— Iratxe Lasa (Markina-Xemeineko euskara zerbitzua)

Euskaltzaindiak antolatutako XIV. Jagon Jardunaldien ondorioetan irakurri ditugu hitzok.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez