ikasleak

Aldahitz: euskara ikasi dutenek hizkuntz-ohiturak lanean nola aldatzen dituzten

Soziolinguistika Klusterrak aspaldian jarri zuen abian Aldahitz proiektua. Lan ingurunean euskara ikasi dutenek euskara noraino eta nola hasi diren erabiltzen jorratu du ikerketak. Eta emaitzak txosten batean jarri dizkigute eskura.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasle maiteok

Ikasle maite-maiteok: antolatzaileak gatza lez erabili behar dira, apur batek bizitu egiten du eta gehiegik hondatu.

Ikasle maite-maiteok: testua aberastea ez da 'hain..ezen..bait-' bezalakoak erabiltzea, zure ideiak zehatzago adieraztea baizik.

— @Josemarilasa

@Josemarilasa-k tweet pare batean bota ditu aholku hauek.  Hemen eta hemen hain zuzen ere.

Gehiago etorriko dira?

4.833335
Batez bestekoa: 4.8 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ideien sprint-a izotza apurtzeko aktibitate bat

BBCren Teaching English webgunean klasea girotzeko edo "izotza apurtzeko" aktibitate hau aurkitu dugu. Funtsean gai edo hitz bat eman eta horren inguruan denbora oso mugatu batean ahalik eta ideia  edo hitz gehien ematea da. Asmoa girotzea, animatzea eta bertan esaten den modura ikasleak "energizatzea" da.

Gomendagarria gunea eta bertako jendearen blogak oro har, ideia interesgarriak ez ezik, iruzkinetan ekarpen politak ere egiten dira. Inbidia apur bat ematen du, eee.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Txillardegi nor zen

Ez nuen ezagutu. Hil da. Eta orain badakit nor izan den.

Txillardegik euskararen alde lan asko egin zuen, euskara batuaren alde. Lan hori ni bezalako pertsonentzat oso garrantzitsua izan da. Eta ez nekien. Orain arte.

Euskara ikasten ari naiz. Euskara batua.

Eta José Luis Álvarez Enparantza, Txillardegi, euskara batuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen.

Niretzat, oso inportantea da euskaldunberria zela. Ikasle guztientzako eredua da.

— euskaldunberrinaiz

Kaixo Txillardegi! (Euskaldunberri naiz)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zailtasunaren aitzakiaren aurrean

Zailtasunaren aitzakirik ez beraz! Borondaterik ez bada eragin dezagun beharra eta euskaltegiak betetzera!

— Euskaraz ostia!

Hainbat euskalerritar euskaltzale-abertzalek euskara ez ikastearen arrazoiak aztertu dituzte Euskaraz ostia! blogean, eta ondorio horretara heldu dira.

2.333335
Batez bestekoa: 2.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Maitasunagatik ikasi

Una vez le dije: Nunca he entendido la facilidad con que tú aprendiste euskera en un pueblo en el que todos dan por hecho que es difícil e innecesario. Y me contestó: Y… ¿tú me lo preguntas?

— Amatiño

Aprender euskera por amor (Amatiñoren bloga)

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arinintzentarrak

Arinaiztarrak aipatzen ditugu. Kontuan izan behar genituzke bidean gelditutako arinintzentarrak ere.

— Anjel Lertxundi

Zaharrak berri (Hitz Beste. Post scriptum-ean idatzia)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Perfekzioaren bila

Si la perfección no es posible para los hablantes nativos, ¿por qué habríamos de buscarla nosotros los humildes estudiantes de idiomas

— Benny Lewis

Lehengo egunean aipatu genuen "Manual del superpoliglota" liburuan irakurri dut. Liburuan horrelako txinparta ugari daude.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etorri gurekin Izarbeibarrera

Nafarroako Izarbeibarreko Errobi euskaltegiko ikasleek euskaraz bizi nahi dutela esan digute bideoz.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zen aholkuak euskara ikasleentzat

AEKren E-uskaltegiak izen deigarriko bideo sorta hau hasi da plazaratzen Youtuben. "Zen", "zuen" edo "zion" ote den ez dakigula, euskara ikasleentzako aholkuak datoz hor.

Hemen bigarren alea.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez