ikasleak

Euskara ikasteko aitzaki desberdinak

Hiru ikasleren ibilbideak eta arduradunek egindako irakurketak ipuin batean sartu ditu AEK-ko Oskar Elizburuk Info7n.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Konpetentzia digitala hizkuntza ikasteko: ikasleen profila

Lola Torres sarearen bidez hizkuntza ikasten ikasteko ikastaroa egiten ari da, Curso Aprender a aprender. Competencia Digital para estudiantes de Español.

Ikastaro horren markoan inkesta egin du jakiteko ikasleek sarearekin zer harreman duten ezagutu eta ondorioak ateratzeko. Hor daude inkestaren emaitzak, akaso inkesta bera norbaitentzat baliagarria izan daiteke, eta ikastaroa bera ere bai.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kerman: euskara dosia

Es un espacio que dura unos 5 minutos y por lo tanto es fácil de ver. Normalmente la gente lo ve de casualidad, y por lo tanto funciona como si fuera una dosis de euskera. Como ya he dicho, para las personas que están aprendiendo el idioma me parece muy útil.

— Fernando Ruiz

Kerman saioaz, besteak beste, hau esan du Fernando Ruiz aktoreak (Kerman berria) Deian elkarrizketa honetan:

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Fatalismoa

Hay que tener en cuenta que, como todos los años, algunos alumnos se irán dando de baja al no poder compaginar los estudios con su vida laboral o personal

— Socialistas de Barakaldo

La matriculación en el Euskaltegi Municipal de Barakaldo crece más de un 5% en un año (Socialistas de Barakaldo)

EUDEL eta Jaurlaritza tira-biran ari dira udalen finatziazioa medio, tartean udal euskaltegiak. Testuinguru horretan jarri beharko da Barakaldoko sozialisten mezu hau, bertako alkatetza duen alderdia.

Deigarria hala ere fatalismo ikutu hori: "badakigu denek ez dutela amaituko..."

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kerman berria

Kerman euskara ikasle-praktikari ezaguna egin da Oihan Vega aktorearen aurpegian betaurrekoak jantzita,  lehenengo denboraldia amaituta berriari ekin diote, eta aurpegi berriak hartuko ditu betaurrekoak eta zaplastekoak: Fernando Ruiz aktore donostiarrarenak hain zuzen ere. Aurpegi berria ikusi bideoetan eta eitb.com-en aurkitu dugu albistea,  baita denboraldi berriaren promozio-bideoa ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Vloga: lehenengo sarrera euskaraz

Asierrek hitz eman zigun euskaltegian apuntatu eta Vbloga elikatzen hasiko zela. Esan eta egin, hemen dago lehenengoa, euskarazako lehenengoa. Interneten eta gailuekin ikasteko zer dugun kontatzen hasi zaigu. Abila mutila bideoarekin. Aupa tu!

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Dirurik ez daukatenentzat diru-laguntzarik ez

Bilboko Udalak orain arte euskara ikasteko matrikula ordaintzeko diru-laguntza ematen zien oinarrizko errenta jasotzen zutenei, dirurik ez daukatenei alegia. Krisiaren aitzakian bertan behera geratu dira diru-laguntza horiek dirudienez, eta euskara ikastea, Bilbon behintzat, ez da merkea izaten guztientzat.

Via Zabaldu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Voxy: ingelesa ikasi albisteen bidez

Interneten badira hizkuntzak ikasteko zerbitzuak eta guneak, eta ekimen berririk ez da falta izaten. Voxy dugu azkenetariko bat. Egunero 3 minutu emanda ikasteko aukera saltzen digu.

Nola? Albiste batzuk hartu, laburrak, testuak irakurri eta haien gaeinean ariketa batzuk proposatzen dituzte, horrez gain, testuetako hitz batzuk nabarmendu eta esanahia ematen dute.  Momentuz ingelesa-gaztelania norabidean.

Azpimarratutako hitzak norberaren kaxan gordetzeko aukera ematen dute, eta egindako ariketak ere bai. Ariketak funtsean testuaren esanahiari buruzkoak dira, sinpleak baina ondo planteatuta nire ustez.

Hizkuntza ikasleentzako aldizkarietan (Aizu!, Habe...) egiten dena Internetera ekartzeko modu bat izan daiteke beharbada, hain zuzen paperaren muga batzuk gainditu eta teknologiak ematen dituen aukerez ondo baliatu dira (interaktibitatea, pertsonalizazioa, formatua...).

Ideia interesgarria, akaso askori pobrea edo sinplea irudituko zaie, baina nire ustez, sinpletasun horrek ematen dio erakargarritasuna.

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hasten naiz?

"Hasten naiz?" Horrela galdetu omen zien EGA azterketari batek aztertzaileei eta haietariko batek “AMAITU EGIN DUZU” erantzun zion.

— Euserabili

Pasadizo horrekin ekin diote Euskerabilikoek ikasturte berriari. Eta galdera bat ondoren: "Zerk animatzen zaitu ikasten jarraitzera?"

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Klaseko hizkuntza

Eta klaseko gauzak egiteko zer esan behar du ikasleak? Hasiera-hasieran dagoen ikasleak klasean jarduteko hainbat gauza esan behar izaten ditu, eta horiek ez ditugu beti aurretiaz "landu". Gogoeta egin du horretaz J.Ramónek (blog hau gomendagarria da benetan), eta gaztelania klaserako proposamen xumetxo bat ere bai (euskarara itzultzeko arazo handirik emango ez lukeena).

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez