ikasleak

Bizitza osoa

Euskaraz berriro ikasten hasi naiz. Ilusioarekin, benetan. Astean bost ordu. Ez da gehiegi, badakit. Ez daukat denbora gehiago.

“Zenbat denbora behar dugu hizkuntza bat ikasteko?”

Hori izan da irakasleak egin digun lehenengo galdera, gaur goizean, lehenengo klasean.

Berehala ikasle batek erantzun du: Bizitza osoa.

Eta ados nago.

— euskaldunberrinaiz

Berriro euskararekin (Euskaldunberri naiz)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasle gehiago erakarri

Bai, publizitateak, bideoak eta esloganak ondo daude baina… lortuko al dute ikasle kopurua handitzea? Horregatik kezka: ezin ote dugu ezer gehiago egin euskaldunberrigaiak liluratzeko erakartzeko matrikularazteko? Seguru.

— Pello Zubiria

Ustekabeko laguntza aurkitu dute Hernaniko euskaltegiek matrikulak igotzeko orduan.

Matrikulazio kanpaina Hernanin (Argia)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arian metodoa

Elkar argitaletxeak atzo aurkeztu zuen Arian metodoaren lehenengo atala, eta bideo hau egin dute promozionatzeko.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EAEko ikasleentzako diru-laguntzetan murrizketa

HABEk euskara ikasleei ematen dien diru-laguntzetarako kopurua 1.85 milioi eurotik miloi batera jaitsi da. Deian diotenaren arabera euskara ikasi duten ikasleek jaso dezaketen gehienezko diru-kopurua murriztu egingo da datozen urteetan, kasu batzuetan laurden batera jaitsi daiteke jasotzen dutena.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zer(tarako) ikasi?

Erakasleak hautatu eta landuko duenaren pertinentziak edo ikasle mota horri egokia izanak motibazio hori entretenitzen duelako gerta daiteke ere? Ez dakit. Edo bai, badakit. Horra gabe, segur dena dena, beste behin, zerbait funtzionala den ber, ikasten dela. Euskara eta beste guzia. Eduki batek balio badu, jendearentzat baldin badu balio bat, erabilia edo bizia izateko diot, dena da biziagoa eta emankorragoa.
Eta euskal gaiez aritzeko, iparralde honetan orokorrean hori da falta: badela kontzientzia eta diskurtsoa gaien balioez, premiaz, funtsaz baina gure gizarteak eta bereziki honengan eragiten ahal dutenek, euskal gai horiek berak funtzionalak, beharrezkoak izan daitezen indar eta aukera gutxi eskaintzen dutela, ez badira gizarteko zenbait taldeen ekimen eta inbertsiotik.

— Bea Sallaberry

Quebec-eko UQAMeko Henry Boudreault irakaslearen artikulu baten harira, euskara ikasleen motibazioaz egin du gogoeta Beak Han eta hemen-en.

Ikastea nahi eta behar izatea da (Han eta hemen)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEren dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2010/11 ikasturtean EAEn euskara ikasten ibili direnek diru-laguntza eskatzeko aukera dute bihartik, irailak 6, aurrera.  

Hemen daude baldintzak. Zeuek ibili bazarete ikasten, edo zeuen inguruko norbait, gogoratu eta gogorarazi.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zaila, desberdina...?

Ez zait asko kostatu. Zenbait hizkuntza dakizkidanez, ez dut arazo handirik izan. Klasetara joaten nintzen bakarrik, ez nituen etxeko lanak ere egiten… kar, kar! Baina zailena hitzak izan dira, ezin baitituzu asmatu, latinetik eratorriak ez badira. Euskara hain da desberdina hitz egiten ditudan gainontzeko hizkuntzetatik…

— Julia Berger (euskara ikaslea)

Zuzeukoek Julia Berger alemaniarra aurkeztu digute. Donostian dabil euskara ikasten eta bere esperientzia kontatu digu: “Alemaniatik Donostiara joan nintzen gaztelania ikasi eta hobetzera… eta euskara ikasi dut azkenean!”

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

New Yorken (ere) motibazioa behar da

Siendo esta una ciudad muy dura, a veces llegaban cansados a clase. Pero llegó un momento en el que gozábamos. Creo que su motivación ha tenido mucho que ver en eso. Para estudiar euskera aquí se necesita mucha motivación.

— Haritz Goia (euskara irakasle New York-en)

Haritz Goia Cervantes Institutuak New Yorken antolatu dituen euskara klaseen irakaslea da. Deian egin diote elkarrizketa: "Para estudiar euskera aquí, se necesita mucha motivación"

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Inoiz ez da beranduegi euskara ikasteko II

Zuzeun duela aste batzuk publikatu zuten erreportaiaren bigarrena atala agertu da egunotan. Oraingoan Maizpiden ari diren ikasle biren esperientziak eta sentsazioak ekarri dizkigute. Kontrajarriak batzuetan: "Gramatika ez zait buruan sartzen, arau asko daude", "Ahozkoa asko kostatzen zait. Lotsa ematen dit eta urduri jartzen nahiz", ikasgela gehienetan aurkitu ditugunak bezalakoak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Inoiz ez da beranduegi euskara ikasteko" erreportaia

Noemi Rivera zuzeulariak izenburu hori duen erreportajea ekarri du Zuzeu-ra. Maizpide euskaltegiko irakasle batekin jardun du zer-nolako jendea eta zerk ekarrita biltzen den euskaltegira. Dirudienez sorta bateko lehenengoa da, "(I)" batekin zenbatuta argitaratu baita.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez