ikasleak

Kirolariak euskara ikasten

Lagun Aro Gipuzkoa saskibaloi taldeko Ricardo Uriz nafarra eta David Doblas kantabriarra euskaltegiko bezero ditugu. Gustura ari direla dirudi gainera. Hori bai hiruko jaurtiketa!

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Udaltop 2011: zer da euskara ez dakitenenentzat?

Udaltop euskara-zerbitzuen topaketen 2011ko edizioaren gai nagusia erabaki dute dagoeneko: Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Haiek euskarara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletik?.

Helduen Euskalduntzetik gaia ez dugu urrun, ezta?

Via Euskara Gipuzkoan.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Azterketa babestuak

BECen egin diren azteketetako gertaera bitxia kontatu digu Iñaki Muruak. Azterketa egin behar duzuenok irakurri eta apuntatu, azterketa egitera joan eta kafea hartzen amaitu nahi ez baduzue.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Izua

Cuando a prodesora te obliga a "pensar en euskera, serntir el euskera, soñar con el euskera, ser el euskera" puedes tener miedo

Más cuando te dice "No penseis en el euskera como si fuese el castellano! si lo haceis, ireis directos al infierno!!!"

si... tengo miedo de volver a clase

Blog honetan irakurria

Euskera izeneko sarrera bat aurkitu dut blog honetan. Gaztelaniaz idatzitako testu hori japonierazko itssaso batean. Euskara, gaztelania, izua, infernua.... Harrigarria bai.

Zaila egiten zait hitzok testuinguruan kokatzea, WTF batetik harago behintzat.

Hona jo beharko dugu akaso.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara nola ikasi nuen

Euskaratzeko ez nioan euskara ikastaro linealari jarraiki, bai zera, hasieratik hainbat iturri ezberdinetatik edan nian hizkuntza mailari kasu txikia eginaz.

— José Miguel Ramírez (poliglota kolonbiarra)

Lehengo egunean aipatu genuen Kolonbiako Antioquiako "Centro de Estudios Vascos"en bloga. Aurrekoan euskarak hango hizkuntzan izan duen eraginaz, eta gaurkoan bertako Jose Miguel Ramirezen artikulua ekarri digute, Jose Miguel poliglota ei da, eta euskara ere ikasi du, prozesua euskaraz kontatzeko beste. Handik nola ikasi duen kontatu digu hain zuzen ere, Internet, liburuak, txat-a... interesgarria.

EUSKARA NOLA IKASI NUEN / COMO APRENDÍ EUSKERA (Centro de Estudios Vascos de Antioquia)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zer da ongi hitz egitea ikasleen arabera?

Antiguako AEK-ko ikasleei galdetu diete ongi hitz egitea zer den, eta erantzunak bideoan jaso.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kermanen irudiaz

Ez naiz betaurrekoez, lepokoez eta hizketa moduez ari. Hau ez da haien aurkako apologia. Baina horiek dira ikasten ari direna eta irakaslea desberdintzen dutenak. Euskara ikasleak era batekoak eta euskara etxean jaso dugunak bestelakoak bihurtzen gaituztenak. Eta ikuspegia eta mezua ez dira zuzenak. Ez telebistarako, ez kalerako. Euskal hiztunak euskara bezain anitzak baikara. Euskararen mundura hurbiltzen ari diren horiek bezainbeste. Telebistan, ikasgelan eta kalean, hizkuntza baitugu ikasgai; ez bakoitzaren itxura

— Jokin Labaien

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Madrilen euskara ikasten

Madrileko Euskal Etxean euskara ikasten duten pertsona batzuen berri eman digute Deian, mundu eta motibazio guztietakoak, interesgarria errportaia: Euskera con mil acentos (Deia)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Animatu eta mintzatu

(Zer esango zenieke euskara ikasi nahi dutenei?)
Ikastera animatzeko, eta oso garrantzitsua dela mintzapraktikako talde bat lortzea

— Sorkun

Sorkun kantaria euskaldun berria da, eta HABE aldizkarian "...euskara-ikasle" atalean elkarrizketatu dute. Ikasbilen jarri dute elkarrizketa.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nahiz eta mila aldiz jarri

Gaur sorte daukagu telebistako saio bat jarriko dut-eta, baina beti bezala ez da ezer entzuten edo oso gaizki entzuten da. Berdin dio, “total, ez dut ezer ulertuko nahiz eta audioa ona izan” pentsatzen du. Saioa bukatutakoan, “zer moduz ulertu duzue” galdetzen du irakasleak eta “beno…” erantzunak jasotzen ditu. Saioari buruzko galderak egin ondoren berriro jartzen du ea zerbait gehiago harrapatzen duten… ezer ez. “Nahiz eta mila aldiz jarri, gauza bera ulertuko dugu” pentsatzen dute irakasleek; “nahiz eta mila aldiz jarri, gauza bera ulertuko dute” pentsatzen du irakasleak.

— Ikasle arrunt bat

Hernaniue blogean (Hernaniko Udal Euskaltegia?) irakurri dugu Ikasle arrunt baten kronika.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez