blogak

Euskaljakintza berritua

Klasikoa da dagoeneko Maite Goñik sortu zuen gune hau. Sarri erabilia ariketak eta bestelako baliabideen iturri modura, aurten izan dituen arazo teknikoak gaindituta berriro eta berrituta dago martxan.

3.636365
Batez bestekoa: 3.6 (11 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

BlogaBoga: Legazpi6ren bloga

Udan zehar agertu direnen artean Legazpi6 euskaltegikoen blog berria dugu. Orain arte ikusi ditugun euskaltegien blog "korporatiboen" artean berezia. Pertsonaia batzuen aurkezpenak publikatu dituzten orain arte. Apur bat kriptikoa egin zaizkit deskribapenak, baina esango nuke bertoko irakasleek hartu dituzten ezizenak, abatarrak edo alter-egoak direla (batez ere mezuak udan publikatu direlako... ;-) ).

Aurkezpenen ostean KomaHantxe, Pinpilinperpauxa, e-poxpolin eta bestek zer ekarriko diguten zain.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Izorratzeko soilik: ikasle talde baten bloga

Gasteizko Iralen ikasten ari den talde bat dabil blog hau egiten aspaldian. Bloga bera baino interesgarria da egin duten baliabideen bilduma, eta izena aukeratzen ere asmatu dutela esango nuke.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaldunberri naiz: blog berria

Euskara bost urtez ikasten eman du eta mintzalagun dabil blog honen egileak. Bizitzako gauzak kontatzea asmoa eta zalantzaren bat argitzea ere eskatzen digu lehenengo mezuan.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzapraktika Iparraldean

Euskara praktikatzeko proiektuak Euskal Herri kontinetalera ere heldu dira, eta blog honetan bildu nahi da ekimenen eta ekitaldien berri.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

La clase de ELE: hizkuntza klaserako ideiak

ELE irakasle batek egin du bloga, klaserako ideia eta baliabide interesgarriak proposatzen ditu, goi-mailarko gehien bat, euskarara ekartzeko ez dira zailak gainera.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Galderak blogean mesedez

Zaldieroa 2.0

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

One girl's journey euskara ikasten

It is easy to get frustrated. This morning I was so upset at my limited understanding that I wanted to cry. But, my getting emotional only made matters worse. When I stopped, took a deep breath and relaxed, the words seemed to flow from my mouth.

— Megan Otteman

Three days at a barnetegi (Euskaldundu: One Girl's Journey to Land an Language of Her Ancestors)

Eitb-ren blogetan euskara ikasten ari diren Isabel, Cody eta Meganek esperientziak kontatzen dituzte ingelesez. (Two girls and one boy izan beharko luke titulua, ezta?)

Itzulpena? Google Alphak hau dio: 

erraza da, zapuztuta lortzeko. Gaur goizean izan nuen, beraz nire ulertzeko mugatua duten negar egin nahi nuen at gelditu. Baina, nire iritsi emozionala bakarrik egin gaietan txarrerako. When I gelditu, arnasa hartu eta lasai, hitz ematen zuen nire ahoa from emaria.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasblogak 2010

Aurten Barakaldon ekainaren 28an.

via Bihar da berandu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ni naiz.... gu gara

Euskaraz bizi eta ikasi nahi duten etorkinetzako ekimen hau dator Hernani-Andoain ingurutik. Eta sarean ere badira.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez