internet

Verbling: hizkuntzak praktikatzeko "chatroulette" bat

Duela hilabete batzuk ezaguna egin zen Chatroulette, ausazko bideo-txataren ideia original, barregarri eta eskandalagarri ere suertatu izan da. Ausazko harreman horren ideiak beste aplikazio batzuk eduki litzake, eta hala ikusi dute Verbling honen sortzaileak. Hizkuntzak praktikatu behar dutenentzat aukera izan daiteke.

Gaztelania eta ingeles hiztunekin soilik funtzionatzen du nagusiki oraingoz. Sistema erraza da, zeure ama-hizkuntza eta bigarren hizkuntzako maila zehaztu eta konektatu. Bosna minutu hizkuntza bakoitzean jardun (gaztelania eta ingelesa adibidez) eta beste "bikote" bat topatu.

Via @beatxo

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskal aditza lantzeko webgunea berrituta

Maite Goñik iragarri digu orain dela urte batzuk euskal aditza lantzeko prestatu zuen gunea lekuz aldatu eta berriztu egin duela.

Google Sites-en atondu duen gune berri horretan aditz-taulak, azalpenak eta hainbat ariketa ditugu.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

100.000: Euskararen debekua

100.000 artikulu idatzi dira Wikipedian euskaraz dagoeneko. Euskararen debekua azaltzen duen hau izan da 6 digitoen muga gainditu duen lehenengoa.

Zorionak, eta aurrera!

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Elkarrekintza eta Internet

Euskarazko elkarrekintzek Interneten oihartzuna izatea lortu behar dugu

— Josi Sierra

Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkuraren harira elkarrizketa egin diote Josiri Berrian. Hori da titularra.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gramatika "osoa" Interneten

EHUk sarean jarri du aspaldian iragarritako proiektua, Euskararen Gramatika Osoa. Wiki moduko egitura moduan euskararen gramatikaren gaineko informazio ugari dugu.

Egon, asko dago, baina ez dakit "osoa" izena ez ote den lartxo izango.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Moodle erabiltzeko arrazoiak

...dos de las barreras fundamentales que hacen que muchos profesores usen Moodle como plataforma central para el desarrollo de su trabajo en la red, a saber, el miedo a perder el control (de la actividad de los alumnos, de los contenidos que publican,…) y el problema de la privacidad (adultos que piensan que poner tu nombre en internet es como poner el número de tu tarjeta de crédito a disposición de cualquiera, o familias que piensan que hay un corruptor de menores detrás de cada clic).

— David Vidal

Moodle 2.0ren harira artikulu gogorra Nodos Elen: Cinco consejos para trabajar con Moodle 2.0.

Moodle-en inguruko filiak eta fobiak iratzartzeko aproposa.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegietako ikasleentzako ikastaroak Jakintza Librearen jardunaldietan

Azkue Fundazioak Jakintza Librearen II. jardunaleiaren barruan euskara ikasleek Interneten zer dagoen jakin dezaten ikastaroak antolatu ditu gaur, bihar eta etzi. Sareko baliabideak ezagutu eta erabiltzea da asmoa. Ikastaroak Bilboko Euskararen Etxean egingo dira.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bizkaieraren ataria

Bizkaiera erabiltzen laguntzeko sortu da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Labayruren logoak erakusten dituen atari hau. Hiztegi eta hizkuntza-tresna batzuk eskaintzen ditu, eta horrez gain bizkaierari buruzko informazio geografikoa eta linguistikoabideo-grabazioak eta kulturaren inguruko artikuluak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Audiria: entzumena lantzeko ataria

Via EcLecTIC ezagutu dugu Audiria atari hau. Gaztelania ikasten ari denarentzat entzutezkoaren ulermena lantzeko entzungaiak eta bideoak eskaintzen dituzte, eta haiekin batera transkripzioak eta ariketak.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Practica español

Instituto Cervantesek, EFE informazio-agentziak eta Fundación del al Lengua Españolak aurkeztu zuten duela aste batzuk Practica español ataria. Hizkuntza ikasleei bideratutako zerbitzua da, albisteak euskarri desberdinetan eta euren gaineko ariketak eta azalpenak, gramatika gaiak eta abar.

Via Nodos Ele

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez