internet

Aldaba: Zarauzko euskaltzaleen ataria

Zarauzko euskalgintzan ari diren pertsona eta erakunde batzuek sortu dute Aldaba ataria. Euskalgintzaren inguruko albisteak, baliabideak eta gogoetak banatu dituzte atal desberdinetan, euskalduntzearen inguruko atalean besteak beste.

Via Baionako gau-eskola.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Klaseko aktibitate interesgarria eta eleanitza

Bihar da Berandu blogean bigarren hezkuntzan euskarara ailegatu berriekin egindako aktibitate elenaitz polita aurkitu dugu. Ohiko esaldien bilduma egin eta Tatoeba zerbitzu interesgarriaren bidez jasotzea da kontua.

Hasieran Jordi Adellen hitz batzuk jaso ditu, azpimarratzekoak:

irakasle guztiok ikasturtero, gutxienez egindako ekitaldi baten berri eman beharko genukeela sarean. Argitaletxeen zain egon beharrean, irakasle bakoitzak ikasturtero berak ikasgelan proposatutako ekintza baten berri interneten emango balu, urte gutxitan milaka horrelakoak egongo lirateke

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Xuxen eta Euskalbar erabiltzeko ikastaroa

Zarauzko Euskara Zerbitzuak antolatu ditu Interteneko baliabide horiek erabitzeko ikastaroa, erabili eta ezagutu seguruenik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nabigatu euskaraz

Nabigatu euskaraz

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltube bizirik

Duela hiru urte abiatu zen Euskaltube geldirik egon da azkenotan, diru-arazoak medio. Internauta euskaldunoi bideoak eta audioak partekatzen lagundu digun ekimena laguntza eske datorkigu orain. Babesleak eta laguntzaileak behar ditu Euskaltubek.

Horra enbidoa, pasorik merezi ez duena.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara sarean josten

Azkue Fundazioren aurkezpena.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Historian lehen aldiz

Aizue: 1.186 euskaldun, aldibereko elkarrizketan, euskaraz. Historian lehen aldiz.

— Jozulin

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gaurko hitzak

Bi urte Gaurko Hitzak, eta hortxe enredatu gaitu Maitek geure bideo-hitza egiteko. Eta hazi eta hazi dabil zerrenda.

Zorionak, bi urte hauengatik, eta eduki duzun arrakastagatik. Honela jarraituz gero, Gaurko Hitzaren bideo-hiztegiak Euskaltzaindiaren tomo guztiek baino sarrera gehiago izango ditu. 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Diccionario Callellano: hiztegi kolaboratiboa sareak ilustratuta

Nodos Eleko Emilio Quintanak aurkeztu digu sarean egiten hasi diren hiztegi hau. Kaleko gaztelaniaren hiztegi kolaboratiboa izan nahi du. Jasotzen duen edukia interesgarria da duda barik: hizkera arruntean sortzen diren hitz eta esamolde biziak eta berriak, bizimoduaren joan-etorriarekin eta eduki soziokulturalak deitzen den horrekin lotuak, baina horrekin batera formatuak eman dit arreta. Hiztegi kolaboratiboa da batetik, edonork bidal dezake ekarpena, eta kontzeptuak sareko edukiek ilustratuta dakartza: argazkiak, testuak, bideoak.

Alpha fasean ei dago, baina ideia bista-bistan dago, eta teknikoki erraza da.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Dissapearing languages

Google-ek arriskuan dauden hizkuntzak salbatzen-edo hasi behar du. Living Tongues Instituteko hizkuntzalari batzuek lagunduta Youtube-n kanala zabaldu du: Endangered Languages. "Disappearing Languages" irakurtzen da kanalaren buruan. Gure hizkuntza inoiz hor agertzen bada, ez dakit arduratzeko arrazoi gehiago ez ote liratekeen egongo lasaitzeko baino.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez