Batua naturaltasunez nork?
2012, Apirila 16 - 18:45 — benitoEz zait buruan sartzen berrogei urte euskara batuari eskaini dizkionak bere burua tresna bikain hori naturaltasunez erabiltzeko gai ez ikustea. Are gehiago donostiarra izanik, batua hango euskaratik askoz hurbilago baitago Barkoxe edo Urdulizkotik baino. Zer mezu zabaldu du, batua naturaltasunez erabiltzea oso zaila dela? Esatari profesionalok besterik ez genukeela horretaz arduratu behar?
Kezkatuta Euzkitze Ibon Sarasolaren adierazpen batzuen eduki eta formagatik. Euskara batuaren funtzioa eta lekua zein den zalantzan.
Euskara batuaren makurrak (Noticias de Gipuzkoa)
Araban erakutsi behar den euskara
2012, Martxoa 27 - 12:28 — benitoAraban ezin da edozein euskara erakutsi eta erabili; ahal dela behintzat, bertan izan zena hartu behar da gogoan. Jakina, gauza batzuk zaharkituta daude eta ezingo dira atzera berriro berpiztu, baina beste gauza asko naturaltasun osoz erabili daitezke. Esate baterako, nik ez nuke Araban “igorri” hitza erabiliko; “bidaldu” erabili zutelako hango lekukoek eta “bidaldu” delako Araba inguruetan gaur egun esaten dena.
Arabako euskara liburuaren harira Koldo Zuazorekin egin dute berba POSTdatan, Elkarren blogean:
- Koldo Zuazo: “Mendebaleko euskalkiaren ardatza Araba da” (POSTdata - Elkar)
Bizkaiera, Zuberera eta Gipuzkeraren arteko bihurgailua aurkeztu-tzen dute
2011, Apirila 14 - 17:04 — benitoLaster helduko zelakoan, eta hemen dago jada.
Bizkaieraren ataria
2011, Martxoa 11 - 14:16 — benitoBizkaiera erabiltzen laguntzeko sortu da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Labayruren logoak erakusten dituen atari hau. Hiztegi eta hizkuntza-tresna batzuk eskaintzen ditu, eta horrez gain bizkaierari buruzko informazio geografikoa eta linguistikoa, bideo-grabazioak eta kulturaren inguruko artikuluak.
Izarbeibarreko euskara berreskuratzen
2010, Abendua 30 - 11:49 — benitoNafarroako Izarbeibarren hango euskara berreskuratzeko ahalegin desberdinak egiten ari dira. Bertako euskaldunetzat (euskaltegiko ikasleak asko) ikastaro laburra antolatu dute adibidez.
Galdera interesgarria izan liteke euskaltegientzat: nola ekarri inguruko euskara gure jardunera? Batez ere bertoko euskara galduta edo ia galduan dagoen inguruetan.
Izarbeibarreko euskara ikasteko metodoa
2010, Urria 24 - 15:38 — benitoIzarbeibarra Nafarroako erdi aldean kokatutako eskualdea da, bertako euskara duela 100 urte inguru itzali zen, eta orain Aitor Arana filologoak hura ezagutzeko metodoa egin du, bertako biztanleak euren ondarea ezagutu eta harekin sentiberatzeko du asmoa.
Iparraldeko batua
2010, Urria 21 - 19:08 — benitoHegoaldetik batzuek galdetzen digute : «Zergatik eta zertako duzue iparraldeko batu hori ?» Erantzuna sinple zait : zuek hegoaldeko batu bat erabiltzen duzuelako, hiztegian guretzat aski urruna, ez errateko arrotza, gainera maiz erranaldietan gazteleraren pleguetara tolestua.
Iparraldeko Batua? (Le Journal)
Xuxen bizkaieraz
2010, Urria 8 - 09:32 — benitoBizkaieraz idazten dutenek Xuxen-B dute prest OpenOffice, Thunderbird eta Firefox programekin erabiltzeko. Testuak bizkaierarako arau idatziaren arabera zuzenduko ditu, adibidez "tradizioa" idatziz gero, ez egokitzat markatu eta "tradizinoa" proposatuko du.
Badirudi beraz bizkaieraren estandarizazioa aurrera doala.
Hala-moduzko euskerea
2010, Iraila 17 - 08:45 — benitoEuskerearen indarbarritze kontuetan joera bi dira kaltegarri eta nahasgarri, nire ustez; batetik, txokokeriak diralakoan, euskalkiak eta tokian tokiko aldaera guztiak baztertzea, beste barik; bestetik, euskalkiak eta tokian tokiko hizkuntza-agerpenak sustatzeko asmoz, hala-moduzko euskerea erabiltzea, euskerearen oinarri komunari jaramon egin barik, hiztunak nahastuz eta hizkuntzearen batasuna hautsiz.
Euskera batua eta tokian tokiko hizkerak (Izioqui dugu... guek aiutu ez dugu)
Kontraesana ote dago hemen forma eta edukiaren artean?
Hizkuntza bizia izango bada
2010, Martxoa 13 - 17:24 — benitoHizkuntza estandarrari dagokionez, beharrezkoa da gure gaurko gizartean, eta dudarik gabe, Euskal Herrian ere bai. Baina horrek ez du esan nahi euskalkiak edo gure hizkerak gutxietsi behar ditugunik. Alderantziz, euskara bizia da, hizkerak eta euskalkiak baitaude.
Elkarrizketa Argian: "Hizkuntzalaritzak lagundu dit aurreiritziak
gainditzen"