bilbo

Bezeroaren asebetetzea

Giltzak egitera etortzen da, nigana beti, eta euskaraz egiten du. Gustura egongo da zerbitzuagaz, baina nik euskaraz jakiteak ere eragina daukala uste dut

— Jabi Carrillo (dendaria)

Bilbon Biribilko programaren barruan Indautxuko AEKn euskara ikasten ari diren hiru merkatarirekin eta euren irakaslearekin hitz egin dute Argiakoek. Euren esperientzia eta gogoeten artean burdindegi batean lan egiten duen Jabi Carrilloren goiko hitz horiek.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gaur Bilbon?

Hoy, Bilbao habla en euskera...

— Ana de Castro Rubalkaba (Bilboko euskara zinegotzia)

2.333335
Batez bestekoa: 2.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Egun bat euskaltegian

El Correo.tv-koak Bilboko J.M. Zabala euskaltegian sartu dira, eta han ibili dira zuzendariarekin, irakasleekin eta ikasleekin.

Pasamos una jornada aprendiendo euskera (El Correo.tv)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Edutec 2010 Bilbon

Datorren astean, hilaren 3tik 5era EHUk antolatzen duen Edutec 2010 izango dugu Bilboko Zazpi Kaletan. Elearning 2.0 kontzeptua nabarmentzen da, eta izen handiak ikusten dira programan, George Siemens besteak beste.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Dirurik ez daukatenentzat diru-laguntzarik ez

Bilboko Udalak orain arte euskara ikasteko matrikula ordaintzeko diru-laguntza ematen zien oinarrizko errenta jasotzen zutenei, dirurik ez daukatenei alegia. Krisiaren aitzakian bertan behera geratu dira diru-laguntza horiek dirudienez, eta euskara ikastea, Bilbon behintzat, ez da merkea izaten guztientzat.

Via Zabaldu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleak lehen eta orain

Antes, los alumnos estaban focalizados en los sectores más próximos a la Administración, mientras que, en las últimas matriculaciones, un 30% del alumnado no están vinculados ni a la enseñanza, ni son estudiantes, ni a la sanidad...Nos encontramos con profesionales de diferentes ámbitos y el motivo por el que quieren aprender euskera ya no está ligado exclusivamente a la necesidad de conocer el idioma por su trabajo.

— Juan Carlos Murillo (Elkarlan euskaltegiak)

Bilbon euskara eta euskararen irakaskuntza mintzagai hartuta mahai-inguru modukoa egin duten Deiakoek, euskaltegi batzuen ordezkariak izan dira han besteak beste. "La mitad de los bilbainos es euskaldun; ahora nuestro reto es que utilicen el euskera en la calle" da titularra. Baikortasun handia esango nuke nik, berba hauetan eta jaso diren beste batzuetan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitzaditzatik Berbaditzara

...edo Baionatik Bilbora etorri da Hitzaditza. Ohi dugun legez ikutu lokala eman eta Berbaditza bihurtu zaigu Bilbon datorren ekainaren 17an egingo den diktaketa txapelketa.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jon Etxeandia San Frantziskoko gau-eskolako irakaslea hil da

Etxeandia preso ohi bilbotarrak aken urteotan San Frantziskoko gau-eskolako proiektuan kolaboratzaile eta irakasle modura jardun du lanean.

Bakean bego.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bertan Bilbo eta euskaraz

Ibaizabal telebistaren bideo hau zabaldu da gaur Sustatun. Zuberogoitia anaien Bertan Bilbo liburuan oinarria hartuta Bilbon bizi diren euskaldunen bizipenak entzun, eta historia apur bat ere badugu.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

50 mezu talde euskaldun baten alde

Single ingelesezko terminoarekin ezkongabeak edo bikoterik ez duten pertsonak izendatzen dira. Azkenotan hauentzako eskaintza zabalduz joan da sarean:  foroak, guneak, eskaintzak, zerbitzuak, sare sozialak, merkatu-talde erakargarria nonbait.

Single-entzako sare sozial lokalak ere eratzen izan dira, Bilbon adibidez Club Clan 2000 dugu, Ning-en egitura erabilita antolatu den sarea. Eta han, erabiltzaile baten eskaera hau aurkitu dugu: 50 mezu talde euskaldun baten alde, alegia, sare sozial horien bidez "single" euskaldunen artean harreman sarea osatzeko deialdia.

Bistan dago, harreman sareak berez ehuntzen dira askotan.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez