internet

Zulozale.com: gazte euskaldunentzako sare soziala

Sare sozialak gora eta behera gabiltzan honetan, gazte euskaldunentzako gune hau proposatu digute. Beste aukera bat.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Internet zertarako?

Duda egon da ala?

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Partizipazioaz (bis)

el hecho de que participen los más apasionados, con aportaciones seguramente muy técnicas o condicionadas por la “cultura” de la propia comunidad, puede disuadir a otros de expresarse por miedo a no estar “a la altura” o no saber adaptarse al discurso “mayoritario

— Dolors Reig

Partizipazioari buruzko artikulu interesgarri hau ekarri digu El Caparazon blogera: Distribución desigual de la participación en blogs, comunidades, redes sociales, etc…: 90-9-1, algunas claves.

Halako zerbait gertatzen da hemen?

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Teknologia zer den

Una tecnologia només és tecnologia si tu vares néixer abans que ella

(Teknologia bat zu hura baino lehen jaio bazinen baino ez da teknologia)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Juan Freire (elkarrizketa)

Elkarrizketa interesgarria egin diote Educaredekoek Juan Freireri. Bertan honelakoak esaten ditu:

Web 2.0k Internet eraldatu du eta sarea izango da (batzuetan bada, dagoeneko) gela barruko zein gelatik kanpoko oinarrizko euskarria. Ez bakarrik gelan izaten diren saioetan ikasleek eta irakasleek sarea erabiltzen dutelako. Baita ere ez dagoelako etenik gelan gertatzen denaren eta kanpoan gertatzen denaren artean. Komunikabide sozialak eta Internet dira lan eta komunikazio tresna garrantzizkoenak eta joera hau hazi egingo da gainera.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sare sozialen aplikazio pedagogikoak

Juan de Harok aurkezpen hau prestatu du bere zentroan egiten ari den esperientzia ilustratzeko. Horrez gain Pilar Sorok egin dion elkarrizketa entzun dezakezue, edo Juanen mapa mental hau ikusi.

Sare sozialak modan dauden honetan euskararen irakaskuntzan zelan aplikatu pentsatzen hasi beharko genuke. Ala ez?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Internet biltegi irekia

Són suggestives les reflexions sobre el fet que al llarg de molt de temps s'ha posat el coneixement en repositoris tancats, sense interacció, allunyats d'intrusos. El coneixement no era compartible. L'actitud 2.0 ho ha capgirat tot: Internet és el repositori dels repositoris. El valor és en l'obertura, la reutilització, la possibilitat de marcar-lo i compartir-lo.

Hausnarketa interesgarriak egin dira ikusita jakintza luzaro gorde dela biltegi itxietan, elkarreraginik gabe, etxekoak ez direnenentzat ikustezinak. Jakintza ez zen partekatzekoa. 2.0 jarrerak hau dena aldatu du: Internet biltegien biltegia da, errepositorio erraldoia. Orain berriz, balio duena irekitasuna da, gauzak bistan jartzea eta berrerabiltzeko aukera ematea, markatu eta partekatzeko aukera.

Prácticas educativas en entornos web 2.0 (C. Castaño; I. Maiz; G. Palacio; J. Domingo, editorial Síntesis: 2008) liburuaren harira iruzkin sorta egin du Serrak egunotan. Azkenengo honetan material errepositorio edo biltegiak direla eta ondorio batzuk atera ditu: [187] El repositori és la xarxa

Galdera etorri zait: Gure arloan internet errepositorio funtzioa betetzen du une honetan?

Bide batez, "repositori(o)" hitzerako zein itzulpen izan daiteke egokiago: errepositorioa, biltegia, material-biltegia...?

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

El euskaltegi: ikasle baten bloga

Gasteizko ikasle batek euskaltegiko esperientzia kontatzeko eta konpartitzeko. Honela aurkeztu digu:

Ni, zu bezala, euskara ikasten nabil, eta hemendik aurrera erabiliko dut txoko hau zuri kontazeko egunero gertatzen zaidana euskaltegian, horrela ikusiko duzu bakarrik ez zaudela. Izan ere, zuk pentsatzen duzuna nik pentsatzen dut, zuk sentitzen duzuna nik sentitzen dut, zuri zaila egiten zaizuna niri ere zaila egiten zait. Dena den, ikasleon buruhausteak ez ezik, une onak ere komentatuko ditut blog honetan. Beraz, nire helburuak dira: zuk ondo pasatzea, zu laguntzea, baita nire hitzetan zuk zeure burua islatuta ikustea ere.

4.857145
Batez bestekoa: 4.9 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Embedit.in: dokumentuak edo webguneak "enbotatzeko" zerbitzua

Blogetan edo web-ean oro har dokumentuak erakusteko zerbitzu asko ditugu dagoeneko. Embedit.it hau berria izateaz gainera, dokumentuak ez ezik, webguneak ere enbotatetzeko aukera ematen digu.

Hemen daukazue pdf dokumentu baten adibidea. Ete hemen behean webgune ezagun baten "potoa".

Embedit.in Increo enpresaren ekimena da. Increok beste zerbitzu aipagarri bat ere badu: Backboard. Zerbitzu honetan dokumentu edo webgune bat enbotatzearekin batera, hari buruzko ekarpenak eta "feedback-a" jasotzeko bidea ematen du. Egokia prestatu duguna publikatu baino lehen lagunen edo ingurukoen iritziak jasotzeko eta hobekuntzak eta egokitzapenak egin ahal izateko.

Edo ikasleek prestatutako testu bati ekarpenak, ideiak edo (bai!) zuzenketak egin ahal izateko, berbarako. Ezta?

Hemen adibidez, webgune honi buruzko ekarpenak egin ditzakezue.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

VerbaLearn: hiztegia lantzeko beste gune bat

Izenagatik latina edo bizkaiera ikasteko dela pentsatu daitekeen arren, ingelesezko hiztegia ikasi eta lantzeko beste zerbitzu bat da VerbaLearn hau.

Wwwhat's New-n ikusita.

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez