prestakuntza
EHUren udako ikastaroak
Uda honetarako ikastaroen eskaintza zabaldu du EHUk. Asko dira, baina badira guretzat interesgarriak izan daitezkeen gauza batzuk:
HABEk urtero sartzen du ikastaro bat eskainta horretan. Aurten "El profesor de segundas lenguas" zikloko bosgarrena: El profesor de segundas lenguas / V: La competencia vocal y corporal del docente (C) (pdf).
Bestalde, izena irakurrita interesgarriak ematen dutenak badira (lotura guztiak pdf batera eramango zaituztete):
- Hiztunetik hiztunera, euskararen bizipenek ezarritako bidetik (M)
- Euskararen erabileraren bilakaera, egoera eta norabidea, datuen argitan (I)
- Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa. Excellence in Basque Studies (II) (W)
Zerrenda osoa duzue goiko lotura horretan dena den.
HABEren liburutegia: hizkuntzak ikasi eta praktikatzeko gidak
Hizkuntzak ikasten eta irakasten ari direnentzat HABEk bere liburutegiko edukietatik aukeratzeko gomendioekin gida batzuk egin ditu. Hauek lehenengo hirurak dirudienez:
Mundua bete hitz (pdf) Elkarrizketa-giden katalogo bat zure esku. Oinarrizko hiztegia zenbait hizkuntzatan munduan hara eta hona ibiltzeko.
Frantsesa ikasi / frantsesa irakatsi (pdf) Frantsesa ikasi eta irakasteko metodoak, irakurgaiak eta filmak eskaintzen dizkizun gida.
Filmak: zenbait hizkuntzatan ikusteko (pdf) Ingelesez, frantsesez, turkieraz, alemanez, euskaraz, katalanez... eta beste hizkuntza askotan ikus daitezkeen filmen katalogoa.
Edukien "kurazioaz" berba egiten den sasoi honetan inoiz pentsatu dut liburutegi edo bibliografia analogikoetan izaten dela inon baino beharrezkoagoa "kurazio" hori, estimatzekoak dira horrelako gidak beraz.
Eta kuraziorako ideiak ematen hasita,...
- Euskara ikas-irakasteko dauden eta egon diren materialen gida bat: sasoia, ildo metodologikoa, formatua, maila...
- Euskara irakasleentzat didaktika eta pedagogian murgiltzen hasteko gomendioak. Jenero asko dago liburutegian horretaz, eta esango nuke apur bat desesperantea izan daitekeela interesa duenarentzat hor nondik hasi asmatzea.
Hizpide 78
HABEk iragarri duenez Hizpide aldizkariaren 78.a kalean da dagoeneko. Edukien artean HABEren egiaztatze probak, Europako markoan sakontzeko modulua eta mintzamena lantzeko ariketak besteak beste.
Gramatikatik gramatikamenera
HABEren itzulpen sailean liburu berria daukagu. Diane Larsen-Freeman-en “Hizkuntza irakastea gramatikatik gramatikamera”. "Gramatikamena" (grammaring jatorrizkoan) kontzeptua aurkeztu eta azaltzen du gramatikaren lanketaren korapilo batzuk askatu nahian.
via:
HABEren Itzulpen Sailaren ale berriak komunikazioa eta gramatikaren arteko harremana aztertzen ditu bit.ly/AzWE4g
— HABE(@HABE_erakundea) febrero 10, 2012
Bai, HABE ere Twitter-en dago.
Scoop.it-eko topikoak
Sareak informazioa bilatu, bildu eta partekatzeko aukera eta zerbitzu ugari eskaintzen dizkigu gaur egun. Honez gero asko ezagunak ditugu eta etengabe ari dira berriak sortzen eta zabaltzen, arrakasta handiagoarekin batzuk.
Azkenotan indarra hartu dutenetako bat Scoop.it dugu, edukien "kurazioa" kontzeptu berria (ez diot bestelako itzulpenik asmatu hitz horri) du ardatza, funtsean sarean interesatzen zaizkigun topikoen inguruko informazioa bilatzen du zerbitzu desberdinetan, eta horrez gain aukera ematen digu lotura horiekin geure topikoak (buletin moduko orriak) sortzeko, konpartitzeko eta komentatzeko.
Erabiltzaile batzuk hasi dira euren topikoak sortzen, eta gure interesekoak izan daitezkeen batzuk bildu ditut:
- Iñaki Muruak L2 izenekoa sortu du. Bigarren hizkuntzaren irakaskuntzaren ingurukoa. Blogean azaldu digu.
- Abel Camachok Irakurmena lantzeko materialak eta gogoetak izeneko bat du. Proiektu honekin lotuta dagoela dirudi .
- Sagra Crespok batzuk ditu zabalik. Blogak: truokotxoak izenekoa esate baterako.
- Andoni Sagarnak ere orri batzuk ditu martxan. Besteak beste Language technology and business internationalization.
Askoz gehiago daude eta egongo dira. Nik adibidez "Euskaltegia" izeneko hau daukat martxan. Batetik bestera ibilita gauza interesgarri asko aurkitzeko modua ematen du Scoop.it-ek, sartu, ibili eta aurkitu, edo animatu zeuen topikoak sortzen.
HIAHOKA. Euskaraz segurtasuna lortu kantuaren bidez
Kantuak ikasteko ahots eta gorputz teknikak hizkuntzara hurbiltzeko proposamena landu nahi dute Banaiz bagara kultur taldeak antolatu duen ikastaro honetan.
HABEren ikastaroa: Europako Markoaren argitan
Europako Markoaren bueltan HABEren mailetan sakontzeko online ikastaroa antolatu du HABEk. Tutorerik gabeko ikastaroa da dirudienez, nork bere aldetik egitekoa.
Ebaluazioa, Europako Markoa eta hizkuntza gutxituak, jardunaldiak Bilbon
Ebaluaketa-lana Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan: aukera polita hizkuntza gutxituentzat dute izena jardunaldiek, eta HAEE/IVAPek antolatu ditu. Bilbon egingo dira ostegun-ostiral honetan. Ez zaie publizitate handirik egin baina programa (pdf) interesgarria dute.
Via @plonbide.
ELE topaketak: gramatika eta trebetasunak
Bihar eta etzi Malagan ELE irakasle eta argitaletxeen topaketa egingo dute Malagan. Urruntxo daukagu hemendik, hala ere gai interesgarria jorratuko dute, gramatika komunikazioan testuinguruan (hizkuntz-jarduerak, kultura, pragmatika, teknologia...).
Jardunaldiak emandakoak sarean zabaltzen badira, interesgarriak izango dira, dudarik gabe.
Diseinatutako prestakuntza
En ese modelo de enseñanza el desarrollo profesional "real", no el basado en un modelo de formacción al que sólo se recurre para acumular horas, no tiene cabida. Profundizar en temas relacionados con la pedagogia, la didáctica, la evaluación.... aprender para evolucionar, es algo mal visto, sobre todo si cuestiona planteamientos cocinados en las altas esferas, por mentes "privilegiadas" que nunca han pisado un aula.
Modas en la formación permanente del profesorado (The Jolaus Lifestream)
Kultura hizkuntzen irakaskuntzan
Kulturartekotasunaz eta gaitasun multikulturala azkenotan entzuten diren terminoak dira. Madrilen atzo eta gaur egin da "XII Encuentro práctico de profesores ELE" eta bertan jorratu du Fernando Trujillok gaia.
- Competencia intercultural para profes de español (De Estranjis)
Irakatsi bai, ikasi ez
Los docentes estamos en camino de superar una gran herida narcisista para la que no nos habían preparado: las personas no sólo pueden aprender sin que les enseñemos formalmente, sino que además podemos enseñarles sin que aprendan.
Pedro Lonbidek ZirIKTeroak-en gomendatu digu artikulu hau: La formación docente desde la nueva cultura del aprendizaje (pdf)
Soziolinguistikari buruzko 10 liburu (x3)
Garaigoikoako Txerrak soziolinguistikaren inguruko 10 liburu gomendagarrien zerrenda egiten hasi da, euskarazko liburuak denak. Eta zerrenda egiten hasi eta hirukoiztu egin zaio. Dagoeneko bigarren hamarrekoa bota du.
Irakasleen prestakuntzaz
¿acaso no tienen cabida el m-learning, el software social, los sitios de redes sociales, las cibercomunidades, los entornos personales de aprendizaje en la formación del profesorado, o sea, en nuestra formación?
¿Y qué sucede con nuestra formación como docentes? (Kolaborazioa Tres Tizasen)
Hizpide sarean?
HABEk argitaratzen duen Hizpide aldizkaria (Zutabe lehenago) paperean baino ez da argitaratu orain arte. inoiz non edo han agertu den fitxategiren bat salbu, ez da sarean sistematikoki aurkitu.
Gaur berriz ikasbilen hemeroteka atalean Hizpide/Zutabe azpiatala agertu da, han HIzpideren hainbat ale pdf-n. 2004 urtera artekoak hain zuzen ere.
Zenbaki bakoitzaren izenean klikatuta bestalde (adibidez), aurkibide moduko bat topatuko dugu, eta aurkibideko sarrera bakoitzean lotura bat. Une honetan loturetan klikatuta ez da ezer agertzen baina.
Orain artekoaren aldean bada zerbati hala ere.
Azken iruzkinak