ikastea

"Bidaia intimoak" sarean

Duela bi urte, Korrika 16ren bueltan, Bidaia Intimoak dokumentala estreinatu zen. Lau pertsonak euskararekin izan duten istorioa eta "bidaia" kontatzen digun film gomendagarri hau sarean dugu orain, Argiaren dokumental bilduman hain zuzen ere.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Politikariak euskaltegira

Owly Images

robergutierrez-ek tuiteatu du komiki hau. Ez dakit norena eta nongoa den, Montxokok Euskaraban publikatua. Ez dago txarto ideia, hauteskunde urtea eta hauteskunde urtea ez denerako.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erabiliz ikasten da

“Lehendabizi ikasi, gero erabili” paradigmaren mende gauden artean jai dugu. Erabiliz ikasten da, hemen eta nonahi. Hori baino ikuspegi integratuagoa behar da, ezer lortuko bada euskalduntze alorrean: bai azken orduko etorkinekin eta bai, nola ez, hasieratiko vasco-erdaldunekin. Etorkinen eskola bidezko euskalduntze-saioen eragimena mugatua da oso, eta hala izango da gero ere, saio horrek beren bizi- eta lan-ingurumenetik deskonektaturik jarduten duen artean.

— Mikel Zalbide

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskararen zailtasuna... klasean

Nire ustez zailtasuna neurri handi batean mito bat da; mito bat eta aitzakia bat ikasi nahi ez duten pertsona askorentzat. Hala eta guztiz ere, puntu batean egon ninteke ados zailtasunaren tesi horrekin. Zergatik? Hasieran euskara ezagutzen ez duenak, ikasten hasten denean, ez daukalako heldulekurik. Hau da, nahiz eta ezagutu ingelesa, alemana edota gainontzeko hizkuntza asko ezagutu, ni gogoratzen naiz aurreneko asteetan euskaltegiko klase haietan elkarrizketa labur bat entzuteko eta bikotekidearekin errepikatzeko kasete bat jartzen zigutenean, badakizu: 'kaixo, zer moduz, ni Ludger naiz' eta horrelako gauzak, hemengo jendeak hori jada entzunda zeukanez, ez zeukan inongo arazorik esaldi hura errepikatzeko. Nik, ordea, nola ez nekien non hasten zen hitz bat eta non bukatzen zen hurrengoa, benetan tontoa bezala sentitzen nintzen klasean, ez bainintzen gauza izaten ezta esaldi bakar bat errepikatzeko ere.

— Ludger Mees

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zaila ala erraza?

Txerrak azken egunotan euskararen zailtasunaren inguruan agertu diren artikulu batzuk batu ditu Garaigoikoan. Baita honen inguruko galdera bat bota ere.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zeinek du ikasi beharra?

"Ikasi? Zeinek du hemen ikasi beharra? -mikaztu natzaio- Gizon horrek bere hizkuntza ezezik gurea ere ondo zekien. Baina zer dakigu guk eta, batez ere, zer dakizu zuk aimaraz?"

— Lontxo Rojo

Tirakan eman digute Lontxo Rojoren berri. Munduan barrena bizikletaz dabil Lontxo eta izen bereko blogean dabil bidaiaren berri ematen. Bolibian gertatu zitzaion pasadizo linguistiko baten errematea dira hitz horiek.

Hemen irakur dezakezue: Trujillo (Peru). 2011ko urtarrila (Munduan barrena bizikletaz)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

HEOS: ingelesa ikasteko... sistema eragilea

Hizkuntzak ikasteko teknologia informatikoak zenbat aplikazio izan ditzakeen ez gara kontatzen hasiko, oraingo honetan sistema eragile osoa atondu dute. HEOS ingelesaren ikaskuntzara bideratutako linux distribuzioa da.

Ubunturen gainean eraikita, ikasleentzat nahiz irakasleentzat hainbat tresna, aplikazio eta zeribitzu dakartzan integratuta. Ordenagailu sareak kudeatzeko ere prestatuta omen dator.

Via Genbeta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lagunak egin

aholku hori ematen diet ingurune erdaldunetan bizi diren ikasleei, adiskide euskaldunak egin ditzatela

— Maite Bilbao

Duela hogei urte antolatu zen Argentinan lehen barnetegia. Euskara ikasi ez ezik, irakasleak trebatzea ere zen asmoa. Han ikasi zuen Maite Bilbaok eta gaur egun Hernaniko AEKn dihardu irakasle.

Gazezulon irakurri dugu erreportaia: Euskaraz, che! eta Zuzeun hartu dugu erreferentzia.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

100 egun to learn euskera

Nine days until my Basque adventure begins.  There are so many things I want to do and only a little over 100 days to do them all.

1. Learn Euskera (Alde Zaharra, AEK; Maizpide, Lazkao; Gabriel Arresti, Bilbo)

...

— madaritxa (Barnetegi eta bidaiatzen bloga)

Urte berrirako asmoak azaldu Idahotik Euskal Herrira etorri den ikasleak, Barnetegi eta bidaiatzen blogean hain zuzen ere: Urte Berri (Barnetegi eta bidaiatzen)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erreala euskara... irakasten?

Polita Errealeko jokalariek egin duten bideo hau, didaktikoa ere bada.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez