2011, Maiatza 19 - 22:44 — benito
Lotura
Mugikorretarako aplikazioak eta jolasak agertu eta agertu dabiltza azkenotan, euskaraz edo euskararen inguruan asko ez, baina gaur proiektu deigarri baten berri izan dut NodosEleren bidez: ScienceXL proiektuaren adar euskalduna nonbait.
ScienceXL iPhone eta iPadetarako aplikazio sorta bat da, berba errealak eta asmatuak bereizteko hizkuntz-jolasa da berez, baina asmo zientifikoa du atzetik. Jolasean emaitzak eta erreakzio-denborak neurtu eta pertsonaren irakumena ikertzen duen proiektu baten data-base batera bidaltzen ditu. Euskaraz ez ezik, ingelesez eta beste hizkuntza batzuetan ere eskaintzen da.
Sagar-trastoren bat duzuenok sagar-azokatik jaitsi eta probatu ahal duzue.
Iruzkinak
Bidali iruzkin berria