Labur, helduen euskalduntze-alfabetatzearen inguruan oharrak batzeko gunea. Estekak, aipamenak,ideiak... Atoan, okurritu eta ikusi ahala. Karrajuaren osagarri.

Puntueus

Puntueus ekimenaren auzkezpena.

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara planak herri administrazioetan: jardunaldietako materialak

Lehengo astean Bilbon egin ziren jardunaldietako aurkezpenak eta materialak eskuragai. Hauek iruditu zaizkit interesgarriak:

Aitorrek kronikatxoa egin digu Karrajuan.
4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Coggno: eLearning edukiak sortu eta saldu

Penintsula Iberiarreko euskaldun elebidunok barreari ezin eutsita ibiliko gara zerbitzu honen izena ahoskatzen saiatu ahala, baina ideia interesgarria da.

Funtsean eLearning edukiak sortzeko plataforma da. Zeuren edukiak edo materialak dokumentuetan edo SCORM paketeetan sartu, igo eta aukera daukazu prezioa ipini eta saltzeko, edo, besterik gabe, doan banatzeko.

Gordeta dauzkazuen zuek egindako material zoragarri horiekin aberasteko aukera krisi sasoi honetan.

Wwwhat's New-n ikusia. Interesgarria Alvaro Gregoriren iruzkina eta proposamena.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Anhitz

Teknolpolisen ikusia: Zientzia aditu birtuala.

Euskara irakasle birtuala noizko? "Nola esaten da....?"

Irratia.com-en hurrengo saioan elkarrizketatuko dute.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskarak paperak lortzen lagundu?

"El euskera ayuda para los 'papeles" izenburua jarri diote El Pais-eko albiste honi. Etorkinentzat euskara lagungarria omen da erregularizazio paperak lortzeko. Arrazoi bakarra dela ez digute adierazi nahi izango, ezta?

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara21, hamalau ildo adostuta

Euskara21 eztabaida prozesuaren lehenengo emaitza zabaldu da. Lehentasunezko 14 ildo adostu dira (azpimarrak nireak):

  1. Euskararen ezagupena eta erabilera belaunaldi berrietan bermatzea.
  2. Euskara ohiko hizkuntza izango duten arnasgune eta funtzioak zaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunez belauneko transmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala indartzeko. Azken batean, helburua ez baita euskararen ezagutza zabaltzea, besterik gabe, baizik eta euskal hiztunak sortzea.
  3. Familia-transmisioa bermatzea, oso bereziki 25 urte barru izango diren 30 urtez azpiko gazte elebidunek euskara ere izan dezaten etxeko hizkuntza. Hauxe dugu etorkizunaren gako nagusia.
  4. Euskal hiztunen erkidegoa trinkotzea, euskararen erabilerarako sare operatibo presentzialak zein birtualak hedatuz eta indartuz.
  5. Hiri handietan euskara erabiltzeko aukerak areagotzea, familia euskaldunei, gazteei eta haurrei lehentasuna emanez.
  6. Elebitasun pasiboa helduen munduan -eta gutxieneko helburutzat- areagotzea eta prestigiatzea.
  7. Euskarazko kultura kontsumoa indartzea, euskal kultura industria, ekoizle eta sortzaileekiko ikuspegi emantzipatzaile batetik.
  8. Euskara eta haren munduak etorkinengana hurbiltzea, hauen integrazio zabala eta aberatsa ahalbidetzeko eta euskara erabilera-eremu demografikoki dinamikoetara hurbiltzeko xedez.
  9. Euskaraz komunikatzeko estandarrak malgutzea eta aberastea, hiztun berrien adierazkortasunaren mesedetan. Zuzentasunaren irizpide bakarretik komunikagarritasunarenera eta adierazkortasunarenera igarotzea.
  10. Hizkuntza eskubideak eremu publikoan aitortu ez ezik errespetatzeko bidean, euskara erabiltzeko aukerak bermatzea.
  11. Euskararen erakargarritasuna lantzea eta era egokian proiektatzea: euskarak mundu ugari ditu bere barnean, eta euskarara datozenen munduentzako tokirik ere badu bere barnean. Proiektatzen dugun baino anizkoitzagoa da euskararen unibertsoa, eta are anizkoitzagoa egin beharra dugu, gizartearen pare anizkoitza izatera iritsiko bada.
  12. Euskararen irudiari prestigioa ematea, kultura eta komunikazioaren alorreko lorpenak garbi proiektatuz, batetik, eta, bestetik, euskal gizartearen kohesiorako osagai ezinbestekoa dela praktikan eta diskurtso publikoan adieraziz.
  13. Hizkuntzaren teknologiak (informazio eta komunikazioaren teknologiak euskararen garapenerako baliatzea), sarerako euskarazko edukiak sortzea eta komunikaziorako sare birtualak era egokian baliatzea, euskararen normalkuntza eta erabilera aukeren mesedetan. Izan ere, euskara informazio eta komunikazioaren teknologiez baliatzen den hizkuntza izatea ezinbesteko baldintza baita hizkuntza garatua izango bada.
  14. Hizkuntza politikaren inguruko akordiorik zabalena etengabe elikatu eta sendotzea, euskararen biziberritzea eta kohesio soziala estu lotuko dituen itun berritu baten bila.

Hemen Patxi Baztarrika Euskadi Irratian hamalaukoaz berbetan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

PDFarekin zoratuta?

Pdf formatuak buruko min bat baino gehiago eman ohi ditu. Hemen dauzkazue arazo batzuetarako konponbide errazak.

Bildu.net-en bidez.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gosatu visitxas!!!!

Jozulinen artea, eta hau pintzela.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ikaslearen txartela

Irungo Udalak sortu du, euskara ikasten dutenek informazio berezitua eta prezio merkeagoak izango dituzte euskarazko produktu, zerbitzu eta aktibitateetan.

Txartelaren ideia hau ez da berria, Donostian duela urte batzuk jarri zen martxan.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Puntueus (ala puntuAeus?)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez