probak

HABE: aurtengo proben ebazpena argitaratuta

Atzo argitaratu zen EAEko buletin ofizialean aurtengo probak arautuko dituen ebazpena (pdf).

Hainbat zurrumurru eta filtrazio ibili dira azkenotan eta berandutxo dator ebazpen hau, bi asteko epea baitago probetara aurkeztu ahal izateko ikasleen maila euskaltegian egiaztatzeko. Bestalde, lehendik bala-bala ibili den bezala, ebazpenak konfirmatu du entzumena eta irakurmenaren proben emaitzak euskaltegian emandakoak izango direla eta proban ez direla trebetasun horiek neurtuko.

* Goian jarri dudan lotura HABEren webgunekoa da, honen berri ematen duen albistea hain zuzen ere, baina neuri behintzat zuri agertzen zait nabigatzailean.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ulermena eta irakurmena euskaltegian zertifikatuko dira aurten

Bala-bala ibili da kontua azken asteotan -sugetzar baten antzera esango nuke-  eta konfirmatu ez baina albistea hedabideetan agertzen hasi dela dirudi.

HABEren mailakako probetan euskaltegiek "protagonismo" handiagoa hartuko bide dute, eta entzutezkoaren ulermenaren eta irakurmenaren maila euskaltegiek eurek zertifikatuko dute eta proba ofizialetik kenduko dira proba horiek. Martxoaren erdi alderako zertifikatu beharko dira maila horiek Noticias de Alavak dioenaren arabera.

Ebazpena ez da agertu oraindik buletin ofizialean, eta HABEk berak ere ez du honen berririk eman.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Azterketaren zainketan

Hizkuntza azterketak pasaraztea, pasatzea bezala funtsean, ez da lanik erakargarrienen artean kokatzen, enetako bederen. Hizkuntza euskara izateak eta sail horietan diharduten jendeak molde arruntean baino inplikatuagoak izateak ez du lana errazagoa bihurtzen, faktore anitz nahasten direlako, hala nola afektoaren mailakoak. Ahatik horrek guziak ez lioke funtsik kendu behar.

— Bea Sallaberry

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Azterketak euskaltegietan

Teniendo en cuenta que hoy todos los euskaltegis tienen suficientemente probada su profesionalidad, y que el nivel de madurez que han alcanzado nos da toda la seguridad necesaria, ¿por qué tienen que pasar sus alumnos una especie de reválida externa? Nos parece más racional que sea el propio euskaltegi el que se ocupe de la evaluación y la titulación

— Lurdes Auzmendi

Euskara agiriak ematen dituzten erakundeen kopurua murriztu ez ezik, HABEren azterketak euskaltegietan bertan egitearen aldeko agertu da Eusko Jaurlaritzako Lurdes Auzmendi Diario Vascoren albiste honetan: El Gobierno Vasco quiere reducir el número de certificados de euskera

3.25
Batez bestekoa: 3.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Langile publikoen %91k ez dute euskara proba gainditu irailean

HAEE/IVAPek administrazioetarako langileentzat egin duen azken euskara-probaren deialdian horiek izan dira emaitzak.

Sistema arrazionaldu eta "erraztu" nahi zela, eta emaitzak kale. "Idazmena" izan da errudun nagusia dirudienez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

2011ko EGA: azterketa berriaren azalpena

Maite Goñik Euskaljakintzan azaldu digu 2011ko EGA azterketa nolakoa izango den, buru-mapa eta guzti.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zer hartzen dute kontuan aztertzaileek?

AEK-ko kide batek mailakako azterketetarako gomendio batzuk eman dizkigu bideo honetan.

3.333335
Batez bestekoa: 3.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEren azterketen egutegia

HABEren mailak egiaztatzeko azterketen deialdiak zabaldu dira, 2010eko biak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

4. maila egiaztatu behar duten irakasleentzat deialdia

4. mailako proba egiteko deialdia da, baina titulu horrekin beldur apur bat ematen du lehenengo bistazoan, ezta?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ahozko probaren kronika (grafikoa) III

El Euskaltegi blogean jarraitzen du ahozko probaren kronikak. "Infografia" eta guzti: Wink

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez