ikastea

Sanbit: hizkuntzak ikasteko beste leku bat

Interneten ugaltzen ari diren hizkuntzak ikasi eta praktikatzeko zerbitzuetan bat gehiago. Sanbit hau, sarrera ikusita, lau trebetasunen lanketatik praktikara eta hizkuntz-trukera doala ematen du. Sakonago aztertu beharko da.

Post-TICen bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Amante galego-falante

Vigoko unibertsitateko iragarki taulan agertu zen kartela lehengoan, eta zer esana eman du Galizian  sarean eta blogosferan.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ni dakizu

Berriz ere PNV-k euskararekiko konpromezu eza agerian utzi du gaurkoan. Bilboko alkatea den Iñaki Azkuna bere bizkarzainez ingratuta hurbildu da Tiboliko eskolara eguerdi partean, eta bertan zegoen herritar batek AZKUNA APRENDE EUSKERA!!! oihukatzerakoan bere erantzuna hurrengo hau izan da: NI BADAKIZU!!

— epostaz zabadu den mezu batetik jasota

Erositako prezioan salduta, gaur arratsaldean goiko istorio hori ibili da epostan batetik bestera (badaki inork zerbait gehiago?). Hala izan bada, hauteskundeetako anekdota bat behintzat badaukagu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzak ikasteko sare sozialak

Artikulu interesgarria Wwwhat's new-n. Mundu honetaz interesa daukanarentzako abiapuntu izan daiteke.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Politikari arinaiztarra

Mezuak ulertzeko lan gehiegi eskatzen zaio boto-emaile euskaldunari. Batzuetan oraindik okerrago da: hautagaia menpeko esaldi batekin ausartzen da, eta ez boto-emaileak, ez hautagaiak berak ez daki abentura hori non bukatuko den. Boto-emaileak, izerdi hotzetan, esaldia ondo bukatu dezala, dagokion aditzarekin asma dezala erregutuko du. Ze, nola diren gauzak, boto-emaile euskaldunak sentitzen du ez duela eskubiderik hautagaiari euskaraz txukun eta egoki hitz egin dezan eskatzeko; eta are, hautagaiak euskaraz hankasartzea egiten badu, akatsa berak egin balu bezala bizitzen du, min hartzen du, euskarak hizkuntzen ligan milagarren partida galdu balu bezala.

— Lorea Agirre

Boto-emaile euskaldunarenak (Berria)

Zuek ez duzue inoiz sentsazio hori izan?

Anjel Lertxundiren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ezagutza eta erabilera

Gurean ere, nahiz eta askotan kontrakoa esaten diguten, ez dira aparteko bi mundu ezagutza eta erabilpena. Uste duguna baino askoz lotuagoak daude.

— Maria Jose Azurmendi
EHUko psikologia katedraduna

Gomendagarria oso Argiarako Sustrai Colinak egin dion elkarrizketa: «Linguistikoki dominatzaileak ez bagara ere, hala bagina legez jokatu behar genuke»

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Metaforak, intuizioa, arrazoia, multidisziplinaritatea

Eduard Punset zientziaren dibulgatzaile bikainak artikulu interesgarria utzi digu zientzia, arrazoia eta intuizioaz.

Badakit horrelako berba potoloek bat baino gehiago uxatuko dutela hasieratik, baina Punseten bertute bat, esan bezala, dibulgatzeko eta gauzaz zerutatik jaisteko trebezia da. Interesgarria azkenotan izan ditugun gogoetan batzuetan kokatzeko.

Microsiervos-en bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Itzulpenaz jardun beharra

Eskoletan irakurtzeko zaletasuna bultzatzeaz gain, lantzean behin egin liteke itzulpenaren gaineko gogoetarik, edo itzultzaileak ezagutarazteko jardunalditxoak egin, idazleekin egiten direnen antzekoak

— Iñigo Errasti,

Deian argitaratutakoa. Sareko Argiaren bidez jasoa.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aukera guztiak

Gero, kalean ere ikasi nuen hitz egiten. Etxean ere beti euskaraz hitz egiten saiatu naiz; elizara ere joaten naiz mezatan euskara entzuteko. Ditugun aukera guztiak baliatu behar ditugu ikasteko

— Mohamed Mebarki "Rami"

Bidaia Intimoak filmean batzuek ezagutu dugun Rami da hori. Lehendik Erlo Telebistako ikusleek "Gure saltsan" saioan ezagutu zuten. Gure saltsan saio horri buruzkoa da hitzak jaso ditugun erreportaia: Etorkinak euskaraz Erlo Telebistak hamar atzerritar bildu ditu "Gure saltsan" saioan (Le Journal du Pays Basque)

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasten ari naiz...

Openfilm zerbitzuan aurkitu dugu film labur hau. Portzierto, zelan esaten da scopare euskaraz?

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez