ikasleak

Eskaera

Posible al da kostipatuta gaudenok gela berezi batean azterketa egitea ?

Beldur naiz, oso beldur naiz

Ezin ukatuzko eskaera gure uste apalean. Animoa neska-mutilok!

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleak mintzo

Bidaia intimoak dokumentalak genero bati ateak zabaldu dizkiola dirudi, euskara ikasleen testigantzak. Eredua Iruñerriko euskara-ikasle batzuek euren esperientzia, motiboak, sentipenak eta ondorioak kontatzen dizkigute pasarte honetan.

Goiko pasarte hori Korrika 16 sustatzeko Nafarroan egin den beheko bideo honetatik atera dugu. Gaztelaniaz eginda dago, eta ikasle gehienak ere gaztelaniaz mintzo dira bideoan.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ariketa, irteerak eta denbora galtzea

Eta betiko moduan, XXI. mendean gaudenez, ia gehienek nahiago zuten baldintza lantzeko ariketa analitikoak egin, Platerenuenera joan baino; oraindik ere, hainbat ikasleren buruan sartuta dagoelako horrelako emanaldiak denbora galtzea direla.

Bidaia intimoak mezuan dokumentalaren iruzkinarekin batera ikasleak klasetik ateratzeko komeriak kontatu dizkigu.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Matrikula zabalik

Buenos Airesen

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara elkartrukean

Kroonos elkartruketarko sare sozialean (denbora bankua dute autodefinizioa) erabiltzaile batzuek euskararen inguruan dituzten behar eta eskaintza batzuk plazaratu dituzte. Klaseak, mintzalagunak, olerkiak. Baten batek arrakasta eduki duela dirudi.

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

2008/09 euskara ikasleentzako diru-laguntzen deialdia

EAEn euskara ikasten dutenek HABEtik izango dituzten diru-laguntzak, haiek jasotzeko baldintzak eta epeak zehaztu dituzte. Eskaerak irailaren 8tik urriaren 7ra egin behar dira, ez dago presarik beraz, baina agendan apuntatu badaezpada.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Suomiera-euskara hiztegia

Tytti Thusberg finlandiarra Suomi-Euskal Herria Kultur Elkarteko lehendakaria da eta euskara ikaslea ere bai. Hemengo bizimoduaz, euskara ikasteaz eta elkartean prestatzen ari diren hiztegiaz jardun du elkarrizketa honetan.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Politikari arinaiztarra

Mezuak ulertzeko lan gehiegi eskatzen zaio boto-emaile euskaldunari. Batzuetan oraindik okerrago da: hautagaia menpeko esaldi batekin ausartzen da, eta ez boto-emaileak, ez hautagaiak berak ez daki abentura hori non bukatuko den. Boto-emaileak, izerdi hotzetan, esaldia ondo bukatu dezala, dagokion aditzarekin asma dezala erregutuko du. Ze, nola diren gauzak, boto-emaile euskaldunak sentitzen du ez duela eskubiderik hautagaiari euskaraz txukun eta egoki hitz egin dezan eskatzeko; eta are, hautagaiak euskaraz hankasartzea egiten badu, akatsa berak egin balu bezala bizitzen du, min hartzen du, euskarak hizkuntzen ligan milagarren partida galdu balu bezala.

— Lorea Agirre

Boto-emaile euskaldunarenak (Berria)

Zuek ez duzue inoiz sentsazio hori izan?

Anjel Lertxundiren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Heltzen zenean ala helduko zenean?

Euskara ikasle batek plazaratu du zalantza Itzul foroan, eta hango partaideek erantzun. Ikasleak gu baino biziago dabiltzala esaten dudanean (ala esango dudanean?)... Eta itzultzaileak zer esanik ez.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Katixa Agirreren Habitat berria

Bai, liburu beriraren izena da, baina baita Katixaren blog-webgune berriaren izena... eta izana. Aurreko Gauez eta Azpikeriaz utzi eta hona egin digu mudantza. 

Euskara ikasleen artean ondo legoke idazle maitatuenen ranking-a egitea (eta gorrotatuena ere bai igual...Wink). Katixa podium-ean egongo litzatekeela egingo nuke apustu. Ez, ala?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez