didaktika

"Konstruktibismoa eta hezkuntza" jardunaldiak.

Aurtengo Hik Hasi topaketek konstruktibismoa izango dute hizpide. Kontzeptu honen inguruan oraindik hainbat zalantza dabilela ideiak argitzeko plaza ona izan daiteke.

Via Sustatu.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

1-ikasi 2-irakatsi

But you can’t actually teach another person a language; you’ve got to create the conditions and the framework within which people can learn a language. So learning is always bigger than anything teachers can do.

Itzulpen saioa:

Baina zuk orain ezin diozu pertsona bati hizkuntza bat irakatsi; jendeak hizkuntza ikasiko duen markoa eta baldintzak sortu behar dituzu. Horregatik ikastea beti da handiagoa irakasleak egin dezakeen ezer baino.

Europako hizkuntzen portfolioari buruzko elkarrizketa honetan irakurria: David Little talks about the European Language Portfolio (ELP) [PDF]

Eta, azkenotan ohi den legez, Enric Serraren Aprendre Llengües blogetik abiatuta: 
[236] Suport a la implantació del Portfolio

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasteko gurpilak

Cuaderno Interculturalen istorioak egiteko zein gramatika lantzeko gurpil sorta erakutsi digute. Ideia bitxia, eta beharbada baten bati beste ideiaren bat ekarriko diote gurpilok.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hezkuntza birala

El Caparazón-en erakutsi digu Dreigek bideo hau. Kontzeptu baterako sarrera modura: hezkuntza birala.

Dreigek itzulitako pasartetik galdera batzuk:

Estamos más conectados que nunca, a ideas, a conceptos, a personas, a lugares, a audiencias…
¿Cómo podemos utilizar todas estas novedades para animar a la gente a aprender? En una red fluida, que puede desde difundir ideas “académicas” hasta cuestionar el propio conocimiento académico…

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Klaserako testu baten bilakaera historikoa

Patxo Landak Tres Tizasen klasean urteetan erabili duen testu baten historia egin digu: fotokopiatik blogera, walkmanetik mp4ra, beti ere testuaren hezurdura errespetatuta. Pentsatu dut bat baino gehiago ibiliko dela oraindik duela 10 urtetik gora duen fotokopia behin eta berriro erreproduzitzen. Ala ez?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eztabaida torneoa

Galiziatik dator ideia hau. Eztabaidazaleak ei gara euskaldunok, apustu eta lehiazaleak ere bai. Zelan ez zaio inori horrelakorik okurritu oraindik? Klaserako beste ideia bat edozelan ere.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lifeplace learning

Lifeplace learning deritzonari eskaini diote tartea aste honetako Argian. HUHEZIn egin da mintegia honen inguruan. Ikastea ohiko ingurunetik hara ikusi beharra azpimarratzen ari den korrontearentzako beste izen bat akaso. Honela irakurri dugu Argian:

Hainbat espazio eta alorretatik ikas dezakegu, ikastea ez baitago testuinguru edo espazio jakin bati lotuta. Jakintza hau, beraz, testuinguru formalean, ez formalean edota informalean gerta daiteke. Horren ondorioz, etengabeko ikasketatzat jo daiteke –ingelesez Lifelong Learning gisa ulertzen dena– momentu oro eta edozein tokitan gertatzen dena, espazio fisiko edo eta denbora-espazio konkretu bati lotua egon gabe.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitz-jasa klaserako

Formacion Eletik jarraitzen dute klaserako ideia sinple baina baliagarriak eskaintzen. Hemen bat hiztegia lantzeko, Krisiarekin lotua, baina intereseko edozein gairekin erabiltzekoa.

Hemen gurean inork ez du inoiz eduki horrelako ideia sinpleren bat besteokin konpartitzeko?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bloga ebaluazio tresna bezala

Euskara ikasleek (beno, ikasle zehatz batek kasu honetan) zer ikasi duten ebaluatzeko bloga nola erabil daitekeen erakutsi digu Jozulinek.

Egizue barre baina niri ideia bat eman dit.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

LdeLengua 18

Hizkuntzaren didaktikaren inguruko podcast honek 18. saioa plazaratu du. Besteak beste, gai interesgarri pare bat: portfolioa eta ikaslearen sormena.

Animo, ez liburukoterik irakurri behar, play-ri sakatu eta listo.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez