euskara

Hiria, hizkuntza

Anjel Lertxundiren idazkiei beti darie printzaren bat hitzartetik. Ba al da inon Anjelek ezagutzera eman diguna baino hizkuntzaren deskripzio ederragorik? Ba al da inon Axular edo Lizardi irakurtzeko arrazoi sendoagorik? Mila esker, Anjel.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskararen zailtasuna... klasean

Nire ustez zailtasuna neurri handi batean mito bat da; mito bat eta aitzakia bat ikasi nahi ez duten pertsona askorentzat. Hala eta guztiz ere, puntu batean egon ninteke ados zailtasunaren tesi horrekin. Zergatik? Hasieran euskara ezagutzen ez duenak, ikasten hasten denean, ez daukalako heldulekurik. Hau da, nahiz eta ezagutu ingelesa, alemana edota gainontzeko hizkuntza asko ezagutu, ni gogoratzen naiz aurreneko asteetan euskaltegiko klase haietan elkarrizketa labur bat entzuteko eta bikotekidearekin errepikatzeko kasete bat jartzen zigutenean, badakizu: 'kaixo, zer moduz, ni Ludger naiz' eta horrelako gauzak, hemengo jendeak hori jada entzunda zeukanez, ez zeukan inongo arazorik esaldi hura errepikatzeko. Nik, ordea, nola ez nekien non hasten zen hitz bat eta non bukatzen zen hurrengoa, benetan tontoa bezala sentitzen nintzen klasean, ez bainintzen gauza izaten ezta esaldi bakar bat errepikatzeko ere.

— Ludger Mees

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gutxisolo Elkartea: 15 urte Trebiñu euskalduntzen

Gutxisolo elkartea Trebiñun euskara ikasteko bideak sustatzen ibili da azken 15 urteotan. Korrikaren karietara erreportaia hau ekarri digute BerriaTBkoek.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nire lehen koadernoa: euskara bakarka lantzeko bilduma

Hipialtza izeneko blogean ikusi dut txertatuta Durangoko Berritzegunetik datorren koaderno hau. Eskolako edukiak etxean edo bakarka lantzeko bilduma da, eskolako ikuspegitik, baina heldu askori ere baliagarri izan dakieke.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zenbait gazte ausart

Korrika17k Euskaltzaindia du omendua, eta aurreko edizioan bezala, honetan ere dokumentala egin da. Euskaltzaidiaren ingurumaritik hasita euskalgintzaren azken 40 urteen kronika antzeko bat dugu "Zenbait gazte ausart" dokumentalean.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kastellanoa erraza? Dedio!

Finlandia saioan Germánen abenturak.

4.8
Batez bestekoa: 4.8 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zer egin diogu euskarari?

...defiende y protege el vascuence originario y milenario que ha pervivido por los siglos sin el auxilio de las ikastolas o euskalteguis o euskera batua

— Nieves Ciprés (Derecha Navarra y Española)

Derecha Navarra y Española alderdi eskuindar berria sortu da Nafarroan. Hizkuntz politikari dagokionez goiko horiek dira ildo nagusiak Nieves Ciprés alderdiaren buruaren arabera. Hala jaso dute Noticias de Navarran.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zaila ala erraza?

Txerrak azken egunotan euskararen zailtasunaren inguruan agertu diren artikulu batzuk batu ditu Garaigoikoan. Baita honen inguruko galdera bat bota ere.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aritu.eu: euskaraz aritu nahi duenarentzat

Euskaraz aritu nahi duenarentzako webgunea, hala aurkeztu zaigu Artez euskara zerbitzuaren proiektu hau. Ez da mintzapraktikarako gunea hala ere, TELP eta halakoen harira, euskara erabiltzeko oztopo psikologikoak eta sozialak gainditzen laguntzeko tresna dugu batez ere.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Termino-mudantzak

Irakurle zorrotza aise ohartuko da termino-mudantzaren kutsu sozialaz. Ez gara petxero, zergadun baizik; ez gara langile, autonomo edo soldatapeko baizik; ez gara herritar, biztanle edo egoiliar baizik; ez gara euskaldun, euskal hiztun baizik.

— Iñigo Roque

Errentari (Idazkolako Takatekoak)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez